174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 65.3 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da, alkatearen 2021eko ekainaren 30eko ebazpenaren bidez, jarduera sailkaturako lizentzia hau eman dela:

Sustatzailea: SC Martinez Suberviola Rosa eta Pisón Cadarso Lorenzo.

Jarduera: behien ustiategi erdi-intentsiboaren jarduera sailkatua legeztatzea. 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa, 4C eranskina.

Tokia: 3. poligonoko 2089. katastro-lurzatia.

Mendabian, 2021eko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2110856