174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

46E/2021 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita I+G proiektuak egiteko laguntzen 2021eko deialdiaren I. eranskineko 3. oinarria (DDBN identifikazioa:] 546340).

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren maiatzaren 20ko 91/2016 Foru Aginduaren bidez, I+G proiektuetarako laguntzen araubidea ezarri zen.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 2E/2021 Ebazpenaren bidez, I+G proiektuak egiteko laguntzen 2021eko deialdia onetsi zen (2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 11koa). Deialdiaren I. eranskinean hauxe ezarrita zegoen:

“3. Frogagiriak aurkezteko epeak.

Hauexek dira diruz lagundutako jarduketaren frogagiriak aurkezteko epeak, 91/2016 Foru Aginduaren 14. artikuluan aipatzen direnak:

1.–2021eko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko lehen txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

2.–2022ko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2022ko ekainaren 1era arte (egun hori barne): justifikazio partziala aurkeztea.

3.–2022ko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko bigarren txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

4.–2023ko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2023ko ekainaren 1era arte (egun hori barne): azken justifikazioa aurkeztea.

Testu horretan akats bat atzeman da; izan ere, justifikazio partzialak eta azken justifikazioa aurkezteko bi hilabeteko epea finkatu da, hirukoa izan beharrean. Hortaz, justifikatzeko epe horiek zuzentzea proposatzen da, hiru hilabeteko epea emateko, proiektua bukatzen denetik hasita edo urtea bukatzen denetik hasita. Horrenbestez, bidezkoa da era horretan aldatzea I+G proiektuak egiteko laguntzen 2021eko deialdiaren I. eranskineko 3. oinarria.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak urtarrilaren 19ko 2E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen “I+G proiektuak egiteko laguntzen 2021eko deialdiaren” I. eranskineko 3. oinarria. Hona hemen testu berria:

1.–2021eko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko lehen txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

2.–Justifikazio partziala aurkeztea. Proiektua 2022ko martxoaren 31 baino lehen bukatzen bada, proiektua bukatu eta hiru hilabetera aurkeztuko da beranduenez. Gainerako kasuetan, oro har, hiru hilabeteak honela kontatuko dira: 2022ko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2022ko ekainaren 30era arte (egun hori barne).

3.–2022ko urriaren 1era arte (egun hori barne): tarteko bigarren txostena aurkeztuko da, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino bete diren azaltzeko, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta.

4.–Azken justifikazioa aurkeztea: proiektua 2023ko martxoaren 31 baino lehen bukatzen bada, proiektua bukatu eta hiru hilabetera aurkeztuko da beranduenez. Egun horretan bukatzen diren proiektuan kasuan, hiru hilabeteak honela kontatuko dira: 2023ko apirilaren 1etik (egun hori barne) 2023ko ekainaren 30era arte (egun hori barne).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2110380