174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2021eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1 1/2021 aparteko kreditua, gastu-partida honetarako: 1690-4820001 Animaliei arreta emateko zerbitzua, 275,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

2 2/2021 kreditu-gehigarria, gastu-partida honetarako: 2391-2260901 Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduketak, 425,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

3 3/2021 kreditu-gehigarria, gastu-partida honetarako: 9200-6400002 Administrazio elektronikoa, 750,00 euro. Partida honetarako aurreikusi baino diru-sarrera handiagoen kargura finantzatuko da: 75300 Administrazio elektronikorako dirulaguntza, zenbateko berarekin.

4 4/2021 kreditu-gehigarria, gastu-partida honetarako: 1700-60900 Aparteko funtsaren jarduketa, 10.800,00 euro. Partida honen kargura finantzatuko da: 8700001 Diruzaintzako gerakina, zenbateko berarekin.

Larragoan, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

Iragarkiaren kodea: L2110794