174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Akats zuzenketa. Herri-lurretako lurzatiaren desafektazioa
eta trukea. Hasierako onespena

Igantziko Udalaren 1. poligonoko 575. lurzatiaren eta garai batean J.M.S.L. jaunarena zen (gaur egun, berriz, M.S.S. anderearena) 1. poligonoko 844. lurzatiaren desafektazio eta trukaketa espedientearen hasierako onespena 2021eko ekainaren 3ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Hartan akats bat badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Honela aipatzen den lekuan: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honela aipatu behar du: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3. artikuluarekin bat eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Igantzin, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2110996