174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hautetsien ordainsariak

Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen (1214/2021 espedientea):

Lehena.–Ordezko alkateak alkate-udalburuaren eginkizunak 15 egun baino gehiago luzatu behar baditu, alkatearen ordainsari-araubide bera izanen du hamabosgarren ordezkapen egunaren biharamunetik aurrera, dagokion zati proportzionalean.

Bigarrena.–Gaur egun ordezko alkatea denari dagokionez, erabaki honek ondorioak izanen ditu hamabosgarren egunaren biharamunetik aurrera, ordezkapena hasi zuen egunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Uharten, 2021eko uztailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2111097