174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2021eko 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021/08 eta 2021/09 aldaketak egitea Udalaren aurrekontuan. (1211/2021 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharten, 2021eko uztailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2111041