174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Uharteko udal hilerria arautzen duena.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2021eko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Uharteko udal hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketa (1222/2021 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2021eko uztailaren 13an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2111040