174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2021eko 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an, aurrekontu-aldaketen hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. 1/2021 zenbakidun aparteko kreditua, 1.100,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 9200-2120005, Igogailuaren mantentze-lanak. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

2. 2/2021 zenbakidun aparteko kreditua, 500,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 1690-22200, Igogailuko telefono linea. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

3. 3/2021 zenbakidun aparteko kreditua, 750,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 1690-4820001, Animaliendako arreta zerbitzua. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

4. 4/2021 zenbakidun kreditu-gehigarria, 400,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 2391-2260901, “Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko jarduketak”. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

5. 5/2021 zenbakidun aparteko kreditua, 850,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 34201-6220005, Pilotalekuko sarbideko pintura. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

6. 6/2021 zenbakidun kreditu-gehigarria, 2.500,00 eurokoa, gastuen partida honetarako: 1721-6220003, Jarduketak-COVID funtsa. Partida honen kargura finantzatuko da, zenbateko berarekin: 8700001, Diruzaintzako gerakina.

Eulaten, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2110791