174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

5/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2021eko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 5/2021 espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Esteribarren, 2021eko ekainaren 25ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2110289