174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Epatze deia, 21-00969 gora jotzeko errekurtsoan, zeina Mourgues etorbideko 20-B zenbakian supermerkatua ezartzeko
jarduera-lizentziaren eskaerari buruzkoa baita

Doneztebeko Udaleko alkatearen martxoaren 18ko 45/2021 Ebazpenaren aurka eta Udalak 2021eko otsailaren 17ko osoko bilkuran lizentziak eteteari buruz harturiko erabakiaren aurka, 21-00969 gora jotzeko errekurtsoa jarri zen, Doneztebeko Mourgues etorbideko 20-B zenbakian supermerkatua ezartzeko jarduera sailkaturako lizentziaren eskaerari buruz eta Udal Planaren aldaketa xehatu baten hasierako onespenari buruz, aldaketa horren xedea izanik Doneztebeko UC-6, UN-3, UN-7, UN-8, AR-4 eta AR-5 unitateetan erabilera xehatu, toleratu eta debekatuen araubideak aldatzea; hala bada, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedaturik dagoenarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emaniko idazketaren arabera, Udalak erabaki du espediente hori Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea eta alegazioei buruzko txostena onestea, eta interesdunak epatzen ditu Auzitegiaren aurrean ager daitezen, hamar egun balioduneko epean.

Donezteben, 2021eko uztailaren 13an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2111027