174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Epatze deiak, 2019ko plantilla organikoari buruz Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 21/01099 gora jotzeko errekurtsoan

Cortesko Udaleko alkateak, 2021eko uztailaren 5ean, 252/2021 Ebazpena eman zuen; hona hemen:

Ikusirik 2021eko ekainaren 23an jasoriko Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia (2021-E-RC-591 sarrera erregistroa, ekainaren 23koa), zeinean Cortesko Udalari agintzen baitzaio, besteak beste, Auzitegiari igor diezaiola “Cortesko Udalaren 2019ko plantilla organikoa” deritzon 1394/2018 espedientearen kopia eginbidetua,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea “Cortesko Udalaren 2019ko plantilla organikoa” deritzon 1394/2018 espedientearen kopia eginbidetua.

Bigarrena.–Onestea Cortesko Udalak egiten duen alegazio idazkia, Jesús Carlos Martínez Asínek eta Rosa María Alava Expósitok aurkezturiko 2021-01099 gora jotzeko errekurtsoaren aurkakoa, eta hura Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea.

Hirugarrena.–Epatzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiak, hamar egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko uztailaren 7an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2110828