174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Alkatetzaren 747/2021 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

I.–Eskuordetza berezia egitea Javier Extremado Segura zinegotziaren alde; izan ere, gazteriaren arloko barne zuzendaritza eta kudeaketa haren esku egonen dira.

II.–Eginkizun zehatz hauek izanen ditu:

–Gazteriaren arloko ekintzak koordinatu eta gainbegiratzea, teknikari profesionalarekin edo profesionalekin batera.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin, Nafarroako Gazteriaren Institutuarekin eta/edo gazteriaren arloan aritzen diren beste entitate publiko nahiz pribatu batzuekin koordinatu eta haiekin lan egitea.

III.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta izendapenak indarra hartuko duen ebazpena sinatu eta biharamunetik aitzina

Corellan, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2110283