174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Karga-tasak, etxebizitza hutsen gaineko zergari dagokionez. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2021eko uztailaren 7ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen hasiera batean onestea etxebizitza hutsen gaineko zergari dagozkion karga-tasak.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Cintruenigon, 2021eko uztailaren 9an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2110936