174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, zeinaren bidez onetsi baitzen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, aditzera ematen da udal honen bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jardueraren espedientea, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Gyprod Investment SL.

Jarduera: ongarri mineralak fabrikatzea.

Tokia: 1. poligonoko 134. eta 641. lurzatiak (UE 6 unitatea).

Carcarren, 2021eko uztailaren 14an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2111173