174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

18/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 18/2020 aldaketa egitea Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean, eta jendaurreko aldian ez da alegaziorik batere jaso.

Horrenbestez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

18/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1-2318022699

COVID-19ari lotutako askotariko gastuak

7.700,00

1-2314122105

Hirugarren adinekoen jantokia

9.150,00

1-92001-13100

Zerbitzu orokorretako aldi baterakoen ordainsariak

29.400,00

GUZTIRA

46.250,00

DIRU-SARRERAK:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1-45001

Aparteko funtsa, transferentzia arruntak

7.700,00

1-31190

Hirugarren adinekoen jantokia

9.150,00

1-45110

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza, langileen ordainsarietarako

29.400,00

GUZTIRA

46.250,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2021eko uztailaren 7an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2110831