174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Kontribuzio berezien aplikazioa Nafarroa etorbidea egokitzeko obrarako. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ordaintzeko aginduari buruzko erabaki zehatza, honako eduki honekin:

–Zerga-oinarria:

Obraren zenbatekoari dagokion kostu osoa, kontribuzio bereziei obraren kostuaren %10,50 aplikaturik, kostu horren barne direla zerbitzu-sariak eta obra-zuzendaritza.

Lizitaziorako ezarri den hasierako prezioa 546.770,64 euro da (BEZik gabe), eta horietatik 66.261,24 euro bilduko dira kontribuzio berezien bidez.

Kopuru hori zehaztu da Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 112.3 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aurreikuspen gisa, eta aldatu eginen da, behar izanez gero, obrak bukatu eta benetako kostua jakin ondotik.

–Subjektu pasiboak:

Onetsi dira subjektu pasiboen zerrenda eta banakako kuotak; azken horiek ateratzeko, moduluaren balioa aplikatu zaio onuradunen artean banatu beharreko kopuruari.

Bilkuraren minutari gehitu zaio.

Ukituriko jabeen erkidegoendako kuota ordezkatzen ahalko da banakako kuotak ezarriz erkidegoko kide diren jabeei, baldin eta behar den dokumentazioa ekartzen bada espedientera, eraikineko bizilagun guztien partaidetzaren ehunekoa egiaztatzeko.

–Onura bereziko eremua:

Obra gauzatuko den kaleetara ematen duten lurzati eta eraikinen jabeak eta jabeen erkidegoak. Espedientean, jabeen zerrendarekin batera, ukitutako lurzatien lurzati-zedulak sartu dira.

–Banaketarako irizpideak:

Banatzeko modulu gisa fatxadaren metro linealak aplikatzen dira; ukitutako eremua udal teknikariak zehaztutakoa izanen da.

–Aplikatu beharreko xedapenak:

Kobrantzarako, diru-bilketarako eta erabaki honetan espresuki aipatzen ez den orotarako, aplikatuko dira Kontribuzio berezien ordenantza, Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea.

–Erabaki hau eta espedientearen gainerakoa jendaurrean edukitzea 30 egunean, iragarkiak paraturik Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ukitutako jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkarte bat eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluetan ezartzen den gisan.

–Ezartzea, erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikotzat joko direla kontribuzio bereziak ezartzeko eta horiek ordaintzeko agindu zehatzari buruzko hasierako erabakiak, beste erabaki bat hartu beharrik gabe. Ezagutzen diren subjektu pasiboei banaka jakinaraziko zaizkie dagozkien kuotak; bestela, ediktu bidez jakinaraziko dira.

–Aurkaratzen ahalko dira tributuak eta, oro har, toki erakundeen zuzenbide publikoko diru-sarrera guztiak kudeatu, ikuskatu eta biltzeko ekintzak, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bederatzigarren tituluko II. kapituluak ezartzen duen gisan.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 6an, eta haren aurka inolako erreklamaziorik, kexurik edo oharrik aurkeztu ez denez, ezartzeko erabakia behin betikoa bilakatu da.

Hori guztia argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Cadreitan, 2021eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2110835