174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Akats zuzenketa, 2021erako onartutako zerga-tasetan

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurak, 2020ko abenduaren 23an egindako bilkuran, 2021erako zerga-tasak onartzeko erabakia hartu zuen. 2021eko zerga-tasak 2021eko urtarrilaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 1. zenbakian, eta 2021eko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

Horiek aztertuta, akats bat antzeman da argitaratutako taulan, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari aplikatu beharreko koefizienteei dagokienez. Koefiziente horiek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan daude araututa.

Ondorioz, Bertizaranako Udalaren osoko bilkurak, 2021eko ekainaren 18an egindako bilkuran, honako hau erabaki du:

1. Akats zuzenketa onartzea, koefiziente horiek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan baimendutako gehienekoetara egokituz.

2. Akordio hau 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Bertizaranako Udaleko iragarki-taulan argitaratzea, legez dagozkion ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, indarrean dagoen legerian ezarritako errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Bertizaranan, 2021eko ekainaren 18an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2110851