174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza, administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen ordenantza, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2110987