2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
3/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2021eko ekainaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 3/2021 espedientea, gastuak finantzatzearren diru-sarrera berrien bidez.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluarekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Berbintzanan, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2111102