174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

67/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretua aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen da uztailaren 30eko 61/2014 Foru Aginduaren bidez.

Ikusirik boluntariotza sustatzeko politikaren zeharkakotasuna, zeinak jarduketa koordinatua eskatzen baitu Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eremuan, uztailaren 14ko 66/2021 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 30eko 61/2014 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea arautzen duena, herritarren partaidetzaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiari esleitzeko boluntariotzaren arloko unitate eskudunak bultzatu eta sektoreka koordinatzeko zeregina, eta lan boluntarioa egiten duten entitateen erroldaren kudeaketa.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa zehaztu zen. Ondorioz, bidezkoa da foru dekretu hau aldatzea, arestian aipatutako aldaketarekin bat etor dadin.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko uztailaren hamalauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea 259/2019 Foru Dekretua, urriaren 30ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Bat. 1. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua, honako arlo hau gehitzeko:

”–Boluntariotzako politika koordinatzea.”

Bi. 8. artikulua aldatzen da: Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua, y) letra aldatu eta beste letra bat, z), gehitzeko. Hona hemen testu berria:

“y) Boluntariotza bultzatu eta koordinatzea.

z) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari esleitzen dizkioten gainerakoak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.”

Hiru. 23. artikulua aldatzen da: Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren esparru material eta funtzionala, q) letra aldatu eta beste letra bat, r), gehitzeko. Hona hemen testu berria:

“q) Boluntariotzako lana egiten duten entitateen erroldaren kudeaketa, eta boluntariotza bultzatu eta koordinatzeko laguntza.

r) Agintzen zaion beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.”

Lau. 24. artikulua aldatzen da. Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren egitura. Hona hemen testu berria:

“Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Herritarren Arretarako Atala.

b) Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala.

c) Gardentasunaren Atala.”

Bost. 26. artikulua aldatzen da. Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalaren esparru material eta funtzionala. Hona hemen testu berria:

“Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu 23. artikuluko a), h), i), k), ñ), p) eta q) letretan ageri diren eta herritarren parte-hartzearekin lotuta dauden gaiei dagokienez, bai eta deskribatutako eginkizunen antzeko edo osagarri den beste edozein eginkizun ere, eta zerbitzuko zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunak betetzen.”

Xedapen gehigarri bakarra.–Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalerako izendapena eta jarduteko baldintzak.

Herritarren Partaidetzarako Atala izatetik Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala izatera pasatu den ataleko buruaren izendapena baldintza berberetan berresten da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko uztailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren ekainaren 28ko 33/2021 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2111112