174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, Bizikidetza eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Barasoaingo Udalaren bizikidetza eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. Artikuluarekin eta hurrengoekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110935