174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Zakurren eta lagun egiteko animalien ordenantza.
Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko ekainaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zakurren eta lagun egiteko animalien udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Indarrik gabe uzten da Zakurrak, katuak eta lagun egiteko beste animalia batzuk edukitzea arautzen duen ordenantza, 2016ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abuztuaren 23an.

Barasoainen, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110933