174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Kirol instalazioak erabiltzeko erregelamendua. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2021eko ekainaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Barasoaingo Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako erregelamendua behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2021eko uztailaren 9an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110930