174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Barasoaingo Udalak 2021eko maiatzaren 8an egin bilkuran erabakitakoa betez, hamabost egun balioduneko epe berria irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baldintzak betetzen dituzten bizilagunek epe horretan, interesa badute, eskaera aurkez dezaten, laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikaziorako, herritarren arteko adjudikazioaren modalitateetan (lehentasunezko eta zuzeneko adjudikazioak), zortzi urteko epe batez, Udalaren Idazkaritzan diren baldintzen arabera.

Barasoainen, 2021eko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2110823