174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea

Barañaingo Udalak, 2021eko ekainaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen indargabetzea Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen udal ordenantza, ez baitu baliorik, indarren jarri delako apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2021eko uztailaren 9an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2110934