174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2021eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2021eko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 15ean, 1-2021 eta 2-2021 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesten zituen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu dira 1-2021 eta 2-2021 aurrekontu-aldaketak, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

1. AURREKONTU-ALDAKETA

Artikako Kontzejuan, 2021eko ekainaren 2an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zen 2021eko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldaketa hau beharrezkoa da ekitaldi horretan gastu betebehar berriak daudelako, ez baitira aurreikusi gastuen aurrekontuan Etxebakar sektorea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko gastuak. Hauxe da aldaketa:

ALDATU BEHARREKO GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

Aparteko kreditua

1 1510 68100

Etxebakar sektorearen birpatzelazioa eta urbanizazioa

9.000,00

ALDATU BEHARREKO GASTUA, GUZTIRA

9.000,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

9.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

9.000,00

2. AURREKONTU-ALDAKETA

Artikako Kontzejuan, 2021eko ekainaren 2an egin bilkuran, ondotik ematen den aldaketa onetsi zen 2021eko aurrekontuan, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari eta hura aurrekontuaren eta gastu publikoaren arloan garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuari jarraikiz.

Aldaketa hau beharrezkoa da ekitaldi horretan gastu betebehar berriak daudelako, aurrekontuan aurreikusitakoa baino gastu handiagoa baitago banku-komisioen partidan. Hauxe da aldaketa:

ALDATU BEHARREKO GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

Kreditu-gehigarria

1 9200 22630

Banku-komisioak

5.000,00

ALDATU BEHARREKO GASTUA, GUZTIRA

5.000,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

(euroak)

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

5.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

5.000,00

Artikan, 2021eko uztailaren 6an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2110787