174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Armañantzasko Udalak, 2021eko uztailaren 8an egin osoko bilkura berezian, 2022rako lan-egutegia onetsi zuen, honela:

“Alkateak 2022ko lan-egutegia aurkeztu du, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: apirilaren 9ko 140/2021 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa). Hona hemen:

Nafarroako Gobernuak ofizialki izendatutako jaiegunak, baita Armañantzasko gainerako jaiegunak ere:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Maiatzaren 15a: San Isidro.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

Urteko lanegunak 246 dira eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 216 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.

Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi dira honako erabaki hauek:

Lehena.–Onestea 2022. urterako lan-egutegia.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Armañantzasko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea”.

Armañantzasen, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2110906