174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Ordenantza, Gizalegezko portaera eta espazio publikoen babesa arautzen dituena. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2021eko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaera eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantza.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Añorbeko Udalaren bulegoetan eta web-orrian (www.añorbe.es) espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Añorben, 2021eko uztailaren 8an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2110900