174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Kreditu-gehigarriaren 1-2021 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena, 2021eko ekainaren 10eko osoko bilkura berezian erabaki baitzen, argitara eman zen Udalbatzaren iragarki-taulan, hamabost egun naturaleko epean. 2021eko ekainaren 11tik 2021eko uztailaren 2ra (biak barne) bitarteko jendaurreko epe horretan ez da alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu.

Bada hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat jotzen da, eta indarra hartuko du jendaurreko epea iragandakoan. Hori guztia bat etorriz 2021eko ekitaldiko aurrekontuak betearazteko oinarrien eranskinean ezarritakoarekin (otsailaren 22ko osoko bilkura berezian onetsia), Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legean oinarrituz (2020ko abenduaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta aldatutako 9.b) oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Hona hemen aldaketak, zehatz-mehatz:

GASTUEN AURREKONTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

1531-62900 Bide berdeen inbertsio berria

41.663,10

FINANTZAKETA, SARRERA-AURREKONTUA

ZENBATEKOA

(eurotan)

87001 Baliabide atxikien diruzaintzako gerakina

41.663,10

Zudairin (Ameskoabarrena), 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2110899