174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Ordenantza, eguzki energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2021eko ekainaren 14an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki energia jasotzeko Aguilar Kodesko udal-mugartean paratutako instalazioak.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aguilar Kodesen, 2021eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2111209