174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, gidari-peoien lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuko gidari-peoiaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2021eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 11n), Burutzaren 2021eko ekainaren 24ko 97/2021 Ebazpenaren bidez, erabaki da Oscar Sanz Cortes izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2021eko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2110253