174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, Obren eta Zerbitzuen Udal Zerbitzuko enplegatu (zerbitzu anitzetako enplegatu) izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena

2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, argitaratu zen deialdia, oposizio bidez betetzeko Obren eta Zerbitzuen Udal Zerbitzuko enplegatu (zerbitzu anitzetako enplegatu) izateko bi lanpostu, lan-kontratu finkoduna, lanaldi osokoa, Mendabiako Udalaren plantillan sar zedin. Bada, deialdiaren 8. oinarriari jarraituz, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, proba guztiak gaindituta hautapen prozesua bukatutakoan egin diren izangaien zerrenda bakoitzean puntuaziorik altuena atera duten izangaiak izendatzeko:

Joseba Manu Arrastia Martínez, landa-lorezaintzako enplegatuaren lanposturako.

Javier Matías Sainz, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (espezialitaterik gabe).

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek aurkeztu beharko dituzte deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2021eko ekainaren 23an.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2110274