174. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

64/2021 FORU DEKRETUA, uztailaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak egin txostenean jakinarazi da suhiltzaile kabo izateko 16 lanposturen lan publikoaren eskaintza sustatu beharra dagoela, suhiltzaile kabo diren funtzionarioek erretiroa hartuta eta bigarren jardueraren egoerara igarota hutsik gelditu diren suhiltzaile kaboen lanpostuak betetzeko, zerbitzu horren funtzionamendu zuzena bermatzearren.

2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak, bere artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal diren salbuespenak.

Salbuespen horiei dagokienez, xedatzen da ez direla gehieneko ordezte-tasan sartuko barne igoeraren bidez betetzeko deitzen diren lanpostu publikoak.

Suhiltzaile kaboen 16 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura. Ez dira konputatzen 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen ordezte-tasaren ondorioetarako.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak, horretaz kontsulta eginik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partziala onets dezala, suhiltzaile kaboen 16 lanpostu betetzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko uztailaren hamalauan egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Lan publikoaren eskaintza partziala onestea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan.

Lan publikoaren eskaintza partzial hau onesten da: suhiltzaile kabo izateko hamasei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 3640, 4758, 4766, 4774, 5738, 6058, 6066, 6511, 7573, 8461, 10155, 10359, 10393, 10654, 10656 eta 10675 zenbakia dutenak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko uztailaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Ayerdi Fernández de Barrena, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren ekainaren 28ko 33/2021 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2111100