171. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGI

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Aizpurgiko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–Ezaugarri hauekin:

Alderdia

“Remonasa”, “Cerro de Medios” eta “El Zoque”

Kantoia

5, 6, 9 eta 10

Zuhaitz mota

Ler gorria

Jarduketaren azalera

24,65 ha

Mozketa mota

Arraseko mozketa, hazitarako zuhaitzak utzita

Mozketaren intentsitatea

125 m³/ha

Zuhaitz kopurua

9.375 zuhaitz

Bolumena, guztira

3.071 m³

Espediente honen aprobetxamenduaren guztizko bolumena eta balorazioa (BEZa kanpo) honako hauek dira:

ESPEZIEA

AZALERA

ZENBATETSITAKO BOLUMENA, GUZTIRA

BALORAZIOA

Ler gorria

24,65

3.071 m³

49.136 euro

Batez besteko prezioa, egur m³ bakoitzeko

16 euro/m³

208/2021 Ebazpenaren bidez baimendua.

Enkantea 2021eko uztailaren 30ean eginen da. Agiriak, uztailaren 30eko goizeko bederatziak arte aurkez daitezke Aizpurgiko Kontzejuaren Idazkaritzan. Agiriak ondotik irekiko dira.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Aizpurgiko Kontzejuan. Telefonoa: 639927029.

Aizpurgin, 2021eko ekainaren 30ean.–Kontzejuko burua, Carlos Equiza Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2110569