170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia, Aragoiko Gobernuaren Industria, Lehiakortasuna eta Enpresa Garapenaren Departamentuko Energia eta Meategietako Zuzendaritzarena, 3502 zenbakiko “Fronterizo” ustiatzeko baimena emateari buruzkoa

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Politika Energetikoko eta Meategietako zuzendari nagusiaren 2021eko uztailaren 1eko ebazpenaren bidez, 3502 zenbakiko C) Sekzioko “Fronterizo” delakoaren baliabideak ustiatzeko baimena eman da, gatz potasiko eta sodikoetarako, 30 meategi-koadrikulako azalera batean, udal-mugarte hauetan: Zaragozako Undués de Lerda eta Nafarroako Xabier eta Zangoza. Ustiatzailea Geoalcali SL da.

Argitara ematen da abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Aragoiko Gobernuaren Industria, Lehiakortasuna eta Enpresa Garapenaren Departamentuaren webgune ofizialean (https://www.aragon.es/-/mineria) eskuragarri dago aipatu ebazpenaren edukia, baita ustiatzeko baimena noraino iristen den zedarritzen duen planoa ere.

Zaragoza, 2021eko uztailaren 2an.–Energiaren eta Meategien zuzendari nagusia, Sergio Breto Asensio.

Iragarkiaren kodea: E2110742