170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-10 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko ekainaren 28ko 2021-0042 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Udal Planeko UE-10 exekuzio unitateari dagokiona, Victor Mier Mendiguchia arkitektoak idatzia (2021eko maiatzaren 17koa) eta Untzueko Udalak sustatua. (43/2021 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es).

Untzuen, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2110334