170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Trukerako eskaintza publikoa. 4. poligonoko 2357. partzela

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko uztailaren 5eko bilkuran, eskaintza publikoa egin zuen ondoko ondasuna eskuratzeko, adierazten den ondasunarekin trukatuz:

a) Katastroko 4. poligonoko 2357. partzelaren zati bat eskuratuko da, 2.990,98 m², baita katastroko partzela horretan dagoen egitura metaliko bukatu gabea ere.

b) Kontraprestazio gisa, besterenduko da Iruñeko katastroko 4. poligonoko 2357 partzela horrexen zati bat, zeinaren titularra Udala baita, hain zuzen 6.189,93 m.

Truke horren helburua da eskuratzea egitura metalikoa eta hura kokatzen den lurra, bertan atletismo pista bat ezartzeko.

Argitara ematen da, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130. artikulua, egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2111139