170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut Alkatetzaren 2021eko ekainaren 28ko 274/2021 Ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako María Isabel Blanco Álvarez alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 12tik 16ra (biak barne).

Oltza Zendean, 2021eko ekainaren 30ean-Alkatea, Moisés Garjón Villanueva

Iragarkiaren kodea: L2110712