170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, gazte-kanpaldien, hiri-kanpaldien eta Larunblai programaren prezio publikoak arautzen dituen 2. arauan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren osoko bilkurak, 2021eko apirilaren 29an egindako bilkuran, gazte-kanpaldietarako, hiri-kanpaldietarako eta Larunblai programako prezio publikoen 2. arau erregulatzailearen aldaketari hasierako onespena emateko erabakia hartu zuen. (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 115. zenbakian argitaratua, 2021eko maiatzaren 18an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen), eta jendaurrean jartzeko epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, arau horren aldaketa behin betiko onesten da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioetarako.

Burlatan, 2021eko uztailaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice

ERABAKIA:

Gaztedi eta Hezkuntza alorra

Hiri kanpaldietarako prezio publikoa.

–Erroldatuak:

SEME-ALABA 1

2 SEME-ALABA

3 SEME-ALABA

56 euro

77 euro

83 euro

–Erroldatu gabekoak:

SEME-ALABA 1

2 SEME-ALABA

3 SEME-ALABA

80 euro

110 euro

115 euro

Prezio publikoa mankomunatutako udako gazte-kanpaldietarako.

–Erroldatuak:

  • Zuhatzako kanpaldia: 50 euro.
  • BKZ kanpaldia: 130 euro.
  • Conquis 4 herri: 25 euro.

–Erroldatu gabekoak:

  • Zuhatzako kanpaldia: 100 euro.
  • BKZ kanpaldia: 260 euro.

Euskara alorra

Larunblai programarako prezio publikoa: 30 euro.

Iragarkiaren kodea: L2110697