170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aurrekontuko 2/2021 aldaketa. Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2021eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, 2021. urteko udal aurrekontuko bigarren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioko Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Areson, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2110700