170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, hiru izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, Babes Zibileko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera. Eskabideak aurkezteko beste epe baten irekiera

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako hau onestea erabaki du, 2021eko uztailaren 8an:

Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2019ko irailaren 19an emandako Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, hiru izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, Babes Zibileko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera.

Organo beraren ebazpenaren bidez, 2020ko otsailaren 4an, hautaketa prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta martxoaren 14a finkatu zen proba egiteko.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, Babes Zibileko laguntzaile lanpostuetarako hautaprobak egiteko data bertan behera uztea erabaki zen.

Une hauetan, lan- eta udal-jarduera normalizatuta dagoela eta proban parte hartuko duten pertsonen segurtasuna eta babesa bermatuta daudela ikusirik, honako hau

EBATZI DUT:

1. Berriz abiatzea Babes Zibileko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko hiru izangai-zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

2. Eskabideak aurkezteko beste epe bat ematea, hamabost egun naturalekoa, behin Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, deialdian parte hartzeko.

Iruñean, 2021eko uztailaren 8an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2110875