170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko, euskarazko hizkuntza eskakizuna duen haur-eskolako hezitzaile lanpostuan jardun dezaten, Berriozarko eta Antsoaingo udalen zerbitzuan

Berriozarko Udalak, Alkatetzaren 2021eko apirilaren 28ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia, euskarazko hizkuntza eskakizuna duen haur-eskolako hezitzaile lanpostuan jardun dezaten, Berriozarko eta Antsoaingo udalen zerbitzuan.

Deialdi horren oinarriak www.berriozar.es webgunean daude eskuragarri, bai eta Berriozarko Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriozarren, 2021eko ekainaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2110305