170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1402/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzeko 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdia egiten duena. DDBN identifikazioa: 572827.

289/2021 Errege Dekretuak, 2021eko apirilaren 20koak, Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzearren unibertsitate publikoei ematen zaizkien zuzeneko dirulaguntzen esleipena arautzen du, eta 2.772.873 euro-ko dirulaguntza hartzen du barne Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat.

UNI/551/2021 Aginduaren bidez (2021eko maiatzaren 26koa, 2021eko ekainaren 4ko BOEn argitaratua), 289/2021 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak esleitzen dira (2021eko apirilaren 20ko dekretukoak), eta gehienez ere hilabeteko epea ezartzen da, agindu hori argitaratzen den egunetik, unibertsitate bakoitzak bere deialdia bere webgunean argitara dezan eta Unibertsitateen Ministerioari informazioa bidal diezaion Ministerioaren webgunean argitaratzeko.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Tratamendu fiskalari buruzko txostena ikusirik.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzearren Nafarroako Unibertsitate Publikoari esleitutako 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean ageri diren oinarrien arabera. Honako laguntza modalitate hauek sartzen dira deialdian:

–Margarita Salas laguntzak, doktore gazteen prestakuntzarako, 2 urteko prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten.

–Unibertsitateko irakasleak birkualifikatzeko laguntzak, urtebeteko egonaldiak egin ditzaten.

–María Zambrano laguntzak nazioarteko talentua erakartzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan urtebeteko ikerketa-egonaldiak egiteko.

Bigarrena.–Modalitate bakoitzerako, gutxienez honako laguntza kopuru hauetarako deialdia egiten da:

–21, Margarita Salas laguntzak.

–10, birkualifikatzeko laguntzak:

  • 4 laguntza, unibertsitateko irakasle titularrentzat.
  • 3 laguntza, kontratupeko irakasle doktoreentzat.
  • 3 laguntza, irakasle laguntzaile doktoregaientzat.

–7, María Zambrano laguntzak:

  • 1 laguntza ISC institutuari atxikia.
  • 1 laguntza INAMT2 institutuari atxikia.
  • 1 laguntza INARBE institutuari atxikia.
  • 1 laguntza IS-FOOD institutuari atxikia.
  • 1 laguntza I-COMMUNITAS institutuari atxikia.
  • 1 laguntza IMAB institutuari atxikia.
  • 1 laguntza Unibertsitateak NAVARRABIOMED zentroan egiten duen jarduerarekin lotutako ikerketa-proiektuentzat.

Behar adinako aurrekontua baldin badago emanen dira laguntzak, Unibertsitateen Ministerioak urte bakoitzerako aurreratzen duen diru kopuruaren arabera.

Modalitate bateko eta besteko laguntzen kostua aldakorra denez, kontuan harturik zenbateko aurrekontua erabiltzen ahal den, baliteke modalitate bakoitzerako aurreikusitako laguntza kopurua aldatzea.

Hirugarrena.–Deialdiaren guztizko kostua 2.772.873 euro da, eta UNI/55/2021 Aginduaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoari esleitutako zuzeneko dirulaguntzarekin finantzatuko da oso-osorik. Unibertsitateen Ministerioak agindu horretan aldez aurretik ordainduko ditu urte bakoitzerako ezarritako zenbatekoak:

ESLEIPENA

2021EKO ZENBATEKOA

2022KO ZENBATEKOA

2023KO ZENBATEKOA

UP2021-038

924.291 euro

924.921 euro

924.921 euro

Laugarrena.–Gastu Unitate Funtzional bat eratuko da denboraldi baterako, laguntzetako bakoitza kudeatzeko. Laguntzen esleipenaren ebazpenean, gastua zein partidari egotziko zaion zehaztuko da.

Bosgarrena.–Beranduenez ere, 2024ko abenduaren 31rako bukatu behar dira laguntzen xede diren egonaldiak.

Seigarrena.–Esleitutako laguntzak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratzea eta argitaratzea, 38/2003 Legean (2003ko azaroaren 17koa) eta hura garatzen duten gainerako arauetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.–Deialdiaren behin betiko ebazpena argitaratu eta hemezortzi hilabeteren buruan gehienez ere, deialdi osagarri bat onesten eta argitaratzen ahalko da, dela laguntzei uko egin zaielako dela laguntzaren bat onartu ez eta esleipendunik ez duelako sobran gelditu diren funtsekin.

Zortzigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ikerketako errektoreordeari, Irakasleen Gaietarako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Gizarte Kontseiluko Ekonomia Batzordeari eta Kontu Hartzailetzari.

Bederatzigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Hamargarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2021eko ekainaren 28an.–Ramón Gonzalo García, errektorea.

Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzearren Nafarroako Unibertsitate Publikoari esleitutako 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdia

1402/2021 Ebazpenaren eranskina

289/2021 Errege Dekretuan xedatutakoa betetzeko egiten da deialdi hau; 289/2021 Errege Dekretua, 2021eko apirilaren 20koa, zeinaren bidez arautzen baita unibertsitate publikoentzako zuzeneko dirulaguntzen esleipena Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzearren.

289/2021 Errege Dekretuaren 1. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak esleitu zaion dirulaguntza erabili behar du honako hiru modalitate hauen deialdia kudeatuz: Margarita Salas laguntzak doktore gazteen prestakuntzarako, Unibertsitateko irakasle funtzionarioak edo kontratupekoak birkualifikatzeko laguntzak eta María Zambrano laguntzak nazioarteko talentua erakartzeko.

UNI/551/2021 Agindua, 2021eko maiatzaren 26koa, 2021eko ekainaren 4ko BOEn argitaratu zen. Agindu horren bidez esleitzen dira 2021eko apirilaren 20ko 289/2021 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak (errege dekretu horrek arautzen du Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzearren unibertsitate publikoentzako zuzeneko dirulaguntzen esleipena).

289/2021 Errege Dekretuan eta UNI/551/2021 Aginduan adierazitako betebeharrak betetzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoak deialdi hau egiten du, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioekin bat etorriz laguntzak esleitzeko, segidan zehaztutako baldintzetan.

I.–Xedapen komunak

1.–Deialdiaren xedea.

1.1.–Deialdi honen bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntzaren kalitatea hobetu nahi da, eta interes publikoko, sozialeko eta ekonomikoko helburu hauek erdietsi:

–Doktore gazteei prestakuntza ematea.

–Unibertsitateko irakasle funtzionarioak edo kontratupekoak birkualifikatzea, irakasle eta ikertzaileen mugikortasuna sustatuz.

–Nazioarteko talentua erakartzea.

1.2.–Deialdi honen xedea segidan zehaztutako laguntzen esleipena arautzea da. Behar adinako aurrekontua baldin badago emanen dira laguntzak. Honako modalitate hauek hartzen ditu barne deialdiak, haren zioen azalpenean aipatutako arauetan ezarriak daudenak:

A) Margarita Salas laguntzak doktore gazteen prestakuntzarako:

Modalitate honetako laguntzei esleituko zaie deialdiko aurrekontu osoaren %50 gutxienez ere; hortaz, gutxienez 21 laguntzaren deialdia egiten da 2 urteko egonaldiak egiteko.

B) Unibertsitateko irakasleak birkualifikatzeko laguntzak:

Modalitate honetan, gutxienez ere 10 laguntzaren deialdia egiten da urtebeteko egonaldiak egiteko.

C) María Zambrano laguntzak nazioarteko talentua erakartzeko:

Gutxienez ere 7 laguntzaren deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan urtebeteko egonaldiak egiteko.

Ikerketa-institutu hauetan eginen dira esleitutako laguntzen egonaldiak:

–1 laguntza ISC institutuari atxikia.

–1 laguntza INAMT2 institutuari atxikia.

–1 laguntza INARBE institutuari atxikia.

–1 laguntza IS-FOOD institutuari atxikia.

–1 laguntza I-COMMUNITAS institutuari atxikia.

–1 laguntza IMAB institutuari atxikia.

–1 laguntza Unibertsitateak NAVARRABIOMED zentroan egiten duen jarduerarekin lotutako ikerketa-proiektuentzat.

Modalitate bakoitzerako, dagokion zenbateko osoaren % 2 gordeko da % 33ko desgaitasun maila edo hortik gorakoa dutela egiaztatzen dutenentzat. Desgaitasunen bat dutenentzat gordetako laguntzak esleipendunik gabe gelditzen badira, dagokien modalitateko gainerako laguntzei gehituko zaizkie.

1.3.–Deialdiaren zenbateko osoa 2.772.873 euro da, eta laguntzen esleipenaren ebazpenean adierazitako aurrekontu-aplikazioaren kontura tramitatuko da.

Modalitate bateko eta besteko laguntzen kostua aldakorra denez, kontuan harturik zenbateko aurrekontua erabiltzen ahal den, baliteke modalitate bakoitzerako aurreikusitako laguntza kopurua aldatzea.

Modalitateren batean laguntzaren batek esleipendunik ez badu, laguntzen behin betiko esleipenaren ebazpenean esleitutako aurrekontua modalitate batetik bestera pasatzen ahalko da irizpide hauen arabera:

Baldin eta deialdiko aurrekontu osoaren gutxienez ere % 50 Margarita Salas laguntzen modalitateari esleitu bazaio, honako hau izanen da lehentasun ordena esleitutako aurrekontua modalitate batetik bestera pasatzeko:

1.–Irakasleak birkualifikatzeko modalitatea.

2.–Margarita Salas modalitatea.

3.–María Zambrano modalitatea.

Aitzitik, Margarita Salas laguntzen modalitateari deialdiko aurrekontu osoaren gutxienez % 50 esleitu ez bazaio, zilegi izanen da aurrekontua modalitate batetik bestera ez pasatzea, eta deialdi osagarri bat argitaratu arte itxoitea, deialdiko 5.5 oinarrian azaltzen den bezala.

1.4.–Egonaldiak 2024ko abenduaren 31n bukatuko dira beranduenez.

2.–Baldintzak.

Eskatzaileek, eskaerak aurkezteko unean, bete behar dituzte laguntzen modalitate bakoitzerako aditzera ematen diren baldintza espezifikoak.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

Deialdi honetako oinarriek eta honako arau hauetan ezarritakoak arautuko dituzte deialdian adierazitako laguntzak: 289/2021 Errege Dekretua, 2021eko apirilaren 20koa, eta UNI/551/2021 Agindua, 2021eko maiatzaren 26koa; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra, 2003ko azaroaren 17koa, eta haren araudia (araudi hori 2006ko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), publizitate eta lehia printzipioei dagokienez izan ezik; 36/2020 Errege Lege-dekretua, 2020ko abenduaren 30ekoa (horren bidez presako neurriak onesten dira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Plana exekutatzeko), bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

Horretaz gainera, aplikatu behar zaie Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 Erregelamendua (EB), 2021eko otsailaren 12koa, Errekuperazioko eta Erresilientziako Mekanismoak ezartzen dituena, bai eta aplikatu beharreko Europar Batasuneko gainerako xedapenak ere.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak eta modalitate bakoitzerako eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 08:30etik 14:30 arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b) apartatuan eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea).

Eskaerak modu telematikoan ere aurkezten ahal dira, helbide honetan hain zuzen:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa?languageId=100001

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 30ean bukatuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

5.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, beranduenez hilabeteko epean, Ikerketako errektoreordeak emandako ebazpen baten bidez, onartutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko da, baita eskaturiko laguntzarako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskaturiko agiriak ez aurkezteagatik baztertutakoena ere. Ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da onartuko.

5.2.–Ikerketako errektoreordeak erreklamazioak erabaki eta ebazpen bat emanen du deialdi honetako eskaera onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.3.–Ebaluazio Batzordeak eskaerak baloratuko ditu baremoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, modalitate bakoitzerako finkatutako banaketaren arabera. Gero, eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazio behin-behinekoak onetsiko ditu. Puntuazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira. Behin-behineko puntuazioen kontra, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute 5 egun balioduneko epean beranduenez, puntuazioak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.4.–Ebaluazio Batzordeak erreklamazioak ebatzi, behin betiko puntuazioak onetsi, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko ditu eskatzaileak, eta, beharrezkoa bada, modalitate bakoitzerako finkatutako banaketaren arabera. Horretaz gainera, laguntzak esleitzeko proposamena onetsiko du Ebaluazio Batzordeak, puntuaziorik handiena lortu duten eskatzaileen aldekoa, modalitate bakoitzerako deitutako laguntza guztiak esleitu arte. Gero, Unibertsitateko errektoreari bidaliko dio laguntzak esleitzeko proposamena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

2021eko abenduaren 1a baino lehen, errektoreak ebazpen baten bidez onetsiko du deialdiko laguntzen esleipena, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek zilegi dute berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.5.–Deialdi honen behin betiko ebazpena argitaratu eta 18 hilabeteren buruan beranduenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak deialdi osagarri bat onesten eta argitaratzen ahalko du xede berberarekin, dela laguntzei uko egin zaielako dela laguntzaren bat partez edo osorik exekutatu ez delako sobran gelditu diren funtsekin. Nolanahi ere den, 2022ko azaroaren 30a baino lehen onetsi beharko da laguntza osagarrien deialdiaren behin betiko esleipena.

5.6.–Honako esteka hau da sarbidea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikora:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?languageId=100001

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoa da deialdi honen behin-behineko eta behin betiko ebazpenak argitaratzeko bitarteko ofizial bakarra, nahiz eta horrek ez duen eragotziko laguntzen eskabidean adierazitako helbide elektronikora modu osagarrian eta ez-ofizialean interesdunei bidaltzea deialdiaren tramitazioarekin eta ebazpenarekin lotutako abisuak eta komunikazioak.

6.–Ebaluazio Batzordea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordea izanen da Ebaluazio Batzordearen burua, eta batzordeko beste bi kideak Ikerketako errektoreordeak izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikokoak ez diren entzute handiko irakasle eta ikertzaileen artetik.

Deialdian onartutako eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda onestearren Ikerketako errektoreordeak emandako ebazpenean, Ebaluazio Batzordea nork osatuko duen emanen da jakitera. Bi sexuen arteko osaera orekatuaren printzipioa beteko da.

Ebaluazio Batzordeko kideek, ebaluazioari ekin baino lehen, interes gatazkarik ez dagoela dioen adierazpena sinatu behar dute. Eskaerak ebaluatzeko, bestalde, aholkua eskatzen ahalko diete beste aditu batzuei, batik bat NUPekoak ez direnei.

7.–Onuradunen betebehar orokorrak.

7.1.–Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako eta ekonomikorako ezartzen dituenak onartzea ere. Horretaz gainera, honako betebehar hauek dituzte interesdunek:

a) Onuradunek probetxua atera behar diote egonaldiari, laguntzen esleipenaren ebazpenean adierazitakoarekin bat etorriz, eta ikastegi hartzailean lanean hasi izana egiaztatzen duen dokumentua bidali behar dute Ikerketa Zerbitzura, onuradunak eta ikastegi hartzaileko arduradunak sinatua, egonaldia hasi eta 10 egun naturaleko epean.

b) Laguntzari uko eginez gero, horren berri eman behar diote NUPeko Ikerketako errektoreordeari, bai eta laguntzaren helburuak lortzea eragozten edo zailtzen duen edozein gorabeheraren berri ere, egonaldia hasi baino 10 egun natural lehenago beranduenez ere.

c) Erantzun behar diete erakunde eskudunek alderdi finantzarioa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egiten dituzten jarduketei, eta eskatzen dieten informazio guztia eman.

d) Ez dituzte inola ere zabaldu behar laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak, baldin eta ikastegi hartzailearen eta/edo NUPeko gainbegiralearen baimenik ez badute.

e) Laguntzaren denboraldia bukatu ondoren, egindako lanari buruzko amaierako txostena aurkeztu behar dute Ikerketa Zerbitzuan, egonaldia hartu duen ikastegiko arduradunak ontzat emana; Margarita Salas eta María Zambrano modalitateetan, berriz, NUPeko gainbegiraleak eman behar du oniritzia. Azken memoria horretan, onuradunak egindako jardueren memoria sartuko da, baita xedeko unibertsitate edo ikerketa-zentroak emandako egiaztagiriak ere, egonaldiaren datak justifikatzearren.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla agerrarazi behar dute laguntzak dirauen aldian egindako argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan, afiliazio instituzionaleko jarraibideak errespetatuz, zeinak esteka hauetan baitaude:

Gaztelaniaz: https://bit.ly/3A0bqKn

Euskaraz: https://bit.ly/2SvJInW

Ingelesez: https://bit.ly/2U25csT

g) Deialdi hau aipatu behar dute eta Europar Batasunak finantzatua dela adierazi (“Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU”), egonaldiko argitalpen eta emaitza guztietan.

h) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jarri behar dituzte, NUPeko Academia-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikulu guztien kopia bat edo argitaratzeko onartu den azkeneko bertsioaren kopia bat (postprint bertsioarena), artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira. Honako esteka honetan ematen dira sarbide irekiari buruzko xehetasun gehiago: https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001.

7.2.–Ikerketako errektoreordeak zilegi izanen du, interesdunaren eskariz eta Margarita Salas eta María Zambrano modalitateetako egonaldien gainbegiralearen oniritziarekin, ikastegi hartzailean lanean hasteko eguna atzeratzea, baldin eta larritasun handiko arrazoirik badago eta deialdia gauzatzeko gehieneko epeak betetzen badira.

7.3.–Margarita Salas eta María Zambrano laguntzen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortutako emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko ikertzaileei dagozkien baldintza beretan.

7.4.–Datuak ezkutatzeak edo faltsutzeak, baita deialdi honetako betebeharrak ez betetzeak ere, ekar lezake emandako laguntza ezestea eta, kasua bada, baliogabetzea, eta horrek, halaber, bidegabe jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea ekar lezake, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legean (2003ko azaroaren 17koa) eta hura garatzen duten xedapenetan ezarritakoarekin.

8.–Bateraezintasun araubidea.

Margarita Salas, María Zambrano edo Irakasleak Birkualifikatzeko modalitateetako laguntzak ez dira bateragarriak xede bereko beste laguntzekin, dela Espainiako edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo entitate publikok edo pribatuk dela nazioarteko edozein erakundek emandakoekin, eta, oro har, ez dira bateragarriak soldata izaerako edozein kantitaterekin ere, baldin eta egiten den lanak eragina izaten ahal badu laguntzaren xedea betetzean edo haren ikerketa-helburuan, edo lan hori ordutegi berean egitekoa bada.

Margarita Salas modalitateko laguntzak, gainera, ez dira bateragarriak interesdunari kontratuzko eta estatutu bidezko lotura ekartzen dioten beste soldata edo lansariekin.

Irakasleak Birkualifikatzeko modalitateko laguntzen onuradunak ezin izanen dira jatorrizko unibertsitatean irakasle aritu egonaldia egiten duten bitartean.

9.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako laguntzen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer laguntza esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

10.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

II.–Doktore gazteen prestakuntzarako Margarita Salas laguntzen modalitatea

12.–Margarita Salas laguntzen xedea.

Laguntza hauen helburua doktore gazteak prestakuntza-egonaldien bidez trebatzea da, dela Espainiako unibertsitate publikoetan, dela atzerriko unibertsitate eta ikerketa-zentroetan, dela doktoretza lortu zutenaz bestelako ikerketa-erakunde publiko espainiarretan. Egonaldiaren azken urtea Espainiako unibertsitate publiko batean eginen dute nahitaez, eta doktore titulua lortu zuten Espainiako unibertsitate publikoan egiten ahalko dute azken urte hori.

a) Laguntza horiek bi urteko iraupena izanen dute.

b) Egonaldiak etenik gabekoak izanen dira.

c) Egonaldiak 2024ko abenduaren 31n bukatuko dira beranduenez.

13.–Margarita Salas laguntzak jasotzeko baldintza espezifikoak

Izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Doktore titulua Nafarroako Unibertsitate Publikoan lortu izana.

Doktore titulua Espainiako unibertsitate pribatu batean lortu duten pertsonen edo atzerriko unibertsitate edo ikerketa-zentro batean lortu duten espainiar nazionalitateko pertsonen eskaerak ere onartuko dira, baldin eta, bi kasuetan, egonaldi osoa edo azken urtea Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin nahi badute.

b) Gehienez bi urte pasatu izana doktore titulua lortu zutenetik eskaerak aurkezteko epea bukatu arte.

Nolanahi ere, bi urteko epe hori luzatu eginen da egoera hauetakoren bat ematen bada:

i. Seme edo alaba bat izan badu, adopzioan hartu badu edo adoptatu edo modu iraunkorrean familian hartu nahian etxean onartu badu, baldin eta jaioteguna edo, bestela, ebazpen judizial edo administratiboaren data doktore gradua lortu zuenetik eskaerak aurkezteko epemugara bitartean badago. Urtebeteko luzapena aplikatuko da seme edo alaba bakoitzeko.

ii. Aldi baterako ezintasuna izan badu haurdunaldiarekin lotutako arrazoiengatik, edo kontratua eten badu haurdunaldian edo bederatzi hilabetetik beherako haur baten edoskitzaro naturalean arriskuren bat izateagatik. Justifikatutako aldiaren adinako luzapena aplikatuko da.

iii. Aurreko puntuan aipatutakoez bestelako arrazoiren batek eragindako aldi baterako ezintasuna izan badu hiru hilabetez jarraian gutxienez. Justifikatutako aldiaren adinako luzapena aplikatuko da.

iv. Seme edo alaba edo senitarteko bat zaintzeagatik edo genero indarkeria nahiz indarkeria terrorista sufritzeagatik eszedentzia hartu badu hiru hilabetez gutxienez. Justifikatutako aldiaren adinako luzapena aplikatuko da.

v. Legezko zaintzagatik lanaldia murriztu badu, zuzenean senitartekoren bat zaintzeko edo gaixotasun larriren bat duen adingabe bat zaintzeko hiru hilabetez gutxienez, lanaldi osotan kalkulatuta. Justifikatutako aldiaren adinako luzapena aplikatuko da.

vi. Mendetasun egoeran dagoen norbait zaindu behar izan badu hiru hilabetez gutxienez, bat etorriz Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jasotakoarekin. Justifikatutako aldiaren adinako luzapena aplikatuko da. Aldi horiek behar bezala adierazi eta egiaztatu beharko dira eskabidea aurkezten den unean. Bateragarria izanen da atal honetan aurreikusitako egoeretako bat baino gehiago aplikatzea, eta horiek metatzeko aukera egonen da, baldin eta justifikatuak badaude eta aldi berean gertatu ez badira. Aplikatu beharreko luzapena zenbatzeko, hilabete osoetara biribilduko da justifikatutako aldia, eta, aldi bat baino gehiago aplikatu behar badira, horien batura ere hilabete osoetara biribilduko da. Ondorio horietarako, seme-alabak izateagatik edo zaintzeagatik justifikatutako aldia urtebetekoa izanen da seme edo alaba bakoitzeko, jaiotza-datatik edo ebazpen judizial edo administratiboaren datatik zenbatzen hasita.

vii. Beste bi urteko luzapena aplikatuko zaie ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun maila edo handiagoa aitortua duten pertsonei.

c) Eskatutako egonaldiak irauten duen bitartean gainbegirale bat izatea NUPen, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lotura duen ikertzaile doktore bat.

d) Postua eskatu duten unibertsitatea edo ikerketa-zentroa ez da izan behar doktoretza aurreko prestakuntza egin eta doktoretza titulua eskuratu zuen berbera.

e) Laguntzak atzerriko unibertsitate edo ikerketa-zentroetako prestakuntza-egonaldietarako edo Espainiako ikerketa-zentro publikoetako prestakuntza-egonaldietarako eskatuz gero, laguntzaren azken urtea Espainiako unibertsitate publiko batean egin beharko du. Urte hori onuradunak doktore titulua eskuratu zuen unibertsitatean egiten ahalko du, hau da, NUPen bertan NUPeko doktoreen kasuan.

14.–Margarita Salas laguntzak eskatzeko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte erregistroetan, egoitza elektronikoaren bidez edo 4. oinarrian ezarritako beste edozein modutan, modu presentzialean nahiz telematikoki:

a) Eskabide inprimaki normalizatua, behar bezala betea eta eskatzaileak sinatua. Gainera, izangaia zein arlori atxikirik lehiatuko den adierazi beharko da, eta gainbegiralearen datuak eta sinadura izan beharko ditu.

b) Eskatzailearen curriculum vitae laburtua, emandako ereduaren araberakoa.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Izangaiaren doktore titulua. Izangaiak doktore titulua atzerriko unibertsitate batean eskuratu badu, doktore titulua aitortzen duen dokumentua aurkeztu beharko du kontratua sinatu eta egonaldia hasi baino lehen. https://bit.ly/2Ss70ef.

e) Talde hartzailearen azken 5 urteetako historia zientifiko-teknikoa, emandako ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

f) Egonaldiak izangaiaren irakaskuntzako eta ikerketako karreran izanen duen eragina justifikatzeko memoria, emandako ereduaren araberakoa eta 4 orrialdekoa gehienez.

g) Ikastegi hartzaileak egonaldia onartu duela egiaztatzen duen agiria, emandako ereduaren araberakoa.

h) Doktore titulua eskuratzeko epea zabaltzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa, 13.b) apartatuan aipatutako kasuetan.

i) % 33ko desgaitasun maila edo handik gorakoa dutenentzako kupoaren bidez sartzen direnen kasuan, horren egiaztagiria.

Izangaiek aurkeztu beharreko eredu eta inprimaki guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dira.

Ebaluazio Batzordeak beharrezkotzat jotzen badu, curriculum vitae laburtuan adierazitako merezimenduak egiaztatzeko eskatuko du.

15.–Margarita Salas laguntzarako izangaien hautaketa.

Laguntzak arlo multzo hauetan banatuko dira, eskatzailearen doktoretza-tesiaren gaiaren arabera:

A.–Ingeniaritza eta Teknologia.

B.–Oinarrizko Zientziak eta Osasun Zientziak.

C.–Zientzia Ekonomikoak eta Juridikoak.

D.–Giza eta Gizarte Zientziak.

Laguntzak multzo horietako bakoitzari esleitzeko, D’Hondt sistema aplikatuko zaie eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskabideei, aipatutako arlo multzo bakoitzaren barnean, eta multzo bakoitzari laguntza bat esleitu beharko zaio gutxienez.

6. oinarrian jasotako Ebaluazio Batzordeak hautatuko ditu izangaiak, deialdi honen I. eranskinean adierazitako baremoaren arabera.

16.–Margarita Salas laguntzaren baldintzak.

16.1.–Laguntza hauek formalizatzeko erabiliko diren lan kontratuek Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. artikuluari jarraituko diote.

Baldin eta onuraduna lehenago ere kontratatuta egon bada Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko Legearen 22. artikuluko modalitatean, deialdi honen ondoriozko kontratuaren eta modalitate bereko aurretiazko kontratuen iraupen metatua ezin izanen da 5 urtetik gorakoa izan.

16.2.–Kontratua lanaldi osokoa izanen da eta bi urte iraunen du.

Kontratuak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era bitarte hasten ahalko dira, baina, deialdiaren antolakuntza-alderdiak direla-eta, lehenbailehen hastea komeni da, deialdiaren ebazpenak horretarako bidea eman bezain laster.

16.3.–Laguntzaren zenbatekoa honela banatuko da:

–3.500 euro-ko laguntza lekualdatze gastuetarako. Ikastegi hartzailean hasi izanaren egiaztagiria jaso ondoren ordainduko da zenbateko hori, lehen hileko soldatarekin batera. Halaber, laguntzen esleipendunek zuzkidura hori erabiliko dute gaixotasun eta istripu aseguru bat kontratatzeko, beharrezkotzat jotzen badute edo ikastegi hartzaileko egonaldirako nahitaezkoa bada.

–12 hileko soldata, hilean 3.500 euro-koa atzerriko ikastegi batean egon bitartean, eta hilean 2.800 euro-koa Espainiako batean egonez gero. Hileko zuzkidura horrek barne hartzen ditu Gizarte Segurantzako soldata gordinaren eta enpresa-kuotaren kostuak, unibertsitateak ordaindu beharrekoak. Onuradunek urteko soldata gordin hauek jasoko dituzte, legearen arabera aldatzen ahal diren arren:

–31.956 euro atzerriko ikastegi edo unibertsitate batean egon bitartean.

–25.920 euro Espainiako unibertsitate publiko batean egon bitartean.

16.4.–Laguntzaren onuradunaren gainbegiralea Nafarroako Unibertsitate Publikoko zein sailetakoa den, sail horri atxikia egonen da onuraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan diharduen bitartean.

17.–Margarita Salas laguntzaren etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez. Nolanahi ere, kontratua, gehienez ere, 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko da.

18.–Irakaslanetako lankidetzak.

18.1.–Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere unibertsitatean laguntza gainbegiratzen duen pertsona eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Ikasturtean hirurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

18.2.–Baimen hori eskatu beharko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileen lankidetza arautzen duen prozedurari jarraikiz –Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 30ean hartutako erabaki batez onetsi zuen prozedura hori–.

19.–Jarraipen txostenak.

Onuradunek honako hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuan:

–Lanean hasi izanaren ziurtagiria, ikastegi hartzailean hasi eta 10 egun naturaleko epean.

–Egonaldia aprobetxatzen aritzearen hiruhilekoko txostena, laguntzaren gainbegiraleak ontzat emana.

–Jarduketaren azken txostena, egonaldia bukatu eta hilabeteko epean. Bertan, onuradunak egindako jardueren memoria sartuko da, baita egonaldia egin izanaren ziurtagiria, xedeko unibertsitate edo ikerketa-zentroak emana, egonaldiaren datak justifikatzearren.

III.–Birkualifikatzeko laguntzen modalitateak

20.–Birkualifikatzeko laguntzen xedea.

Laguntza hauen xedea unibertsitateko irakasle funtzionario edo kontratupekoak birkualifikatzea da, haiek prestakuntza-egonaldiak eginez unibertsitate edo ikerketa-zentro batean, betiere harekin estatutu- edo lan-harremanik ez badute.

a) Laguntzek urtebeteko iraupena izanen dute.

b) Egonaldia ondoz ondoko 2 seihilekotan egin beharko da. Modu zatikatuan ere egiten ahalko da, betiere egonaldiak urtebete irauten badu guztira eta zatiketa behar bezala justifikatua badago.

Egonaldia 2023ko abenduaren 31n bukatuko da beranduenez.

21.–Birkualifikatzeko laguntzak jasotzeko baldintza espezifikoak.

21.1.–Honako hauek eskatzen ahalko dituzte birkualifikatzeko laguntzak:

a) Unibertsitateko irakasle titularrek, baldin eta eskaera aurkezteko unean hamar urte baino gutxiago badaramate kategoria horretan jardunean.

b) Kontratupeko irakasle doktoreek, baldin eta eskaera aurkezteko unean hamar urte baino gutxiago badaramate kategoria horretan jardunean.

c) Irakasle laguntzaile doktoreek, baldin eta egungo kontratuaren gehieneko iraupenaren eta izan litzakeen berriztapenen barnean bukatzen bada egonaldia.

21.2.–Laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileak honako hauek bete beharko ditu:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoari egoera aktiboan lotuta egotea a), b) eta c) apartatuetan aipatutako kategorietako batean.

b) Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko loturari eustea egonaldiak irauten duen bitartean.

c) Onarpena izatea honako erakunde hauetakoren batean egonaldia egiteko (ikastegi hartzailea):

a. Espainiako unibertsitate publiko batean.

b. Espainiako ikerketa-erakunde publiko batean.

c. Atzerriko unibertsitate batean.

d. Atzerriko ikerketa-zentro batean.

21.3.–Laguntzen esleipendun gertatzen diren irakasle eta ikertzaileak salbuetsiak egonen dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle gisa dituzten irakaskuntzako eta kudeaketako betebeharretatik egonaldiak irauten duen bitartean, eta, ez dute jasoko unibertsitatearekiko harreman juridikoagatik dagokien ordainsaririk eman zaien laguntzaz bestalde, deialdi honen 8. oinarrian ezarritakoaren arabera.

22.–Birkualifikatzeko laguntza eskatzeko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte erregistroetan, egoitza elektronikoaren bidez edo 4. oinarrian ezarritako beste edozein modutan, modu presentzialean nahiz telematikoki:

a) Eskabide inprimaki normalizatua, behar bezala betea eta sinatua.

b) Eskatzailearen azken 5 urteetako curriculum vitae laburtua, FECYTen ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

c) Talde hartzailearen azken 5 urteetako historia zientifiko-teknikoa, emandako ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

d) Egin beharreko egonaldia justifikatzeko memoria, emandako ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

e) Ikastegi hartzaileak egonaldia onartu duela egiaztatzen duen dokumentua.

f) % 33ko desgaitasun maila edo handik gorakoa dutenentzako kupoaren bidez sartzen direnen kasuan, horren egiaztagiria.

Izangaiek aurkeztu beharreko eredu eta inprimaki guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dira.

Ebaluazio Batzordeak beharrezkotzat jotzen badu, curriculum vitae laburtuan adierazitako merezimenduak egiaztatzeko eskatuko du.

23.–Birkualifikatzeko laguntzarako izangaien hautaketa.

6. oinarrian jasotako Ebaluazio Batzordeak hautatuko ditu izangaiak, deialdi honen II. eranskinean adierazitako baremoaren arabera.

24.–Birkualifikatzeko laguntzaren baldintzak.

Laguntzek hamabi hileko iraupena izanen dute. Egonaldiak 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era bitartean hasi behar du.

Egonaldia ikasturteko ondoz ondoko 2 seihilekotan egin beharko da.

Modalitate honetan eskainitako laguntzak (gutxienez 10) honela banatuko dira:

–Gutxienez 4 laguntza, unibertsitateko irakasle titularrentzat.

–Gutxienez 3 laguntza, kontratupeko irakasle doktoreentzat.

–Gutxienez 3 laguntza, irakasle laguntzaile doktoreentzat.

Kategoria hauetako edozeinetan, dena dela, eman gabe gelditzen bada laguntzaren bat ezarri den kopurua bete ez delako, gainerako kategorietan kopurua handitzen ahalko da, betiere horretarako aurrekonturik badago, lehentasun ordena honi jarraikiz: irakasle titularrak, kontratupeko irakasle doktoreak eta irakasle laguntzaile doktoreak.

Modalitate honetan hautatutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileek eutsi eginen diote beren kontratuari laguntza honen xede den egonaldiak indarra duen bitartean, beren eskubideak galdu edo aldatu gabe. Egonaldian izanen duten lansaria laguntza emateko ebazpenaren datan indarra duena izanen da. Horren barrenean egonen dira oinarrizko soldata, osagarri indardunak (salbu eta egonaldiak dirauen bitartean egin ezin izanen dituzten jarduerei dagozkienak) eta lansariaren % 20ko gehigarri bat, mugikortasunagatikoa.

Onuradunek, gainera, 3.500 euro-ko laguntza bat jasoko dute lekualdatze gastuetarako. Ikastegi hartzailean hasi izanaren egiaztagiria jaso ondoren ordainduko da diru kopuru hori, lehen hileko soldatarekin batera. Halaber, laguntzen esleipendunek zuzkidura hori erabiliko dute gaixotasun eta istripu aseguru bat kontratatzeko, beharrezkotzat jotzen badute edo ikastegi hartzaileko egonaldirako nahitaezkoa bada.

Nolanahi ere, egonaldia tirada batean egin edo zatika egin, lekualdatze gastuetarako 3.500 euro-ko laguntza bakar bat izateko eskubidea egonen da.

25.–Jarraipen txostenak.

25.1.–Onuradunek, ikastegi hartzailean hasi eta 10 egun naturaleko epean, hor hasi izanaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuan, talde hartzailearen arduradunak sinatua.

25.2.–Egonaldia bukatu eta handik hilabeteko epean, jarduketaren azken txosten edo memoria aurkeztu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuan. Azken txosten horretan, onuradunak egindako jardueren memoria sartuko da, baita xedeko unibertsitate edo ikerketa-zentroak emandako egiaztagiriak ere, egonaldiaren datak justifikatzearren.

IV.–María Zambrano laguntza modalitatea

26.–María Zambrano laguntzen xedea.

Laguntza hauek honakoa dute xedea: doktoretza ondoko ibilbidea atzerriko unibertsitate eta ikerketa-zentroetan egina duten irakasle eta ikertzaileak erakartzea Nafarroako Unibertsitate Publikora.

a) Laguntzek urtebeteko iraupena izanen dute.

b) Egonaldiak etenik gabekoak izanen dira.

c) Egonaldiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan eginen dira.

Laguntza hauetarako deia egiten da:

a) 1 laguntza ISC institutuari atxikia.

b) 1 laguntza INAMAT2 institutuari atxikia.

c) 1 laguntza INARBE institutuari atxikia.

d) 1 laguntza IS-FOOD institutuari atxikia.

e) 1 laguntza I-COMMUNITAS institutuari atxikia.

f) 1 laguntza IMAB institutuari atxikia.

g) 1 laguntza Unibertsitateak NAVARRABIOMED zentroan egiten duen jarduerarekin lotutako ikerketa-proiektuentzat.

27.–María Zambrano laguntzetarako betebehar espezifikoak.

Eskatzaileek, laguntza modalitate honetan parte hartzeko, ondotik zehazten diren betebehar guztiak bete behar dituzte eskaera aurkezteko unean:

a) Espainiako edo atzerriko unibertsitate edo ikerketa-zentroetan –doktoretza tesia aurkeztu zuten tokia ez den batean– gutxienez 24 hilabeteko ibilbide metatua egiaztatzea.

b) Egonaldiaren gainbegiralearen oniritzia izatea, hots, laguntzaren xede den ikerketa-institutuko edo Navarrabiomedeko gainbegiralearena.

c) Eskabidea aurkezteko unean, ikerketa-proiekturen bat egiten aritzea Espainiatik kanpoko unibertsitate edo ikerketa-zentro batean. Aipatutako proiektuek zuzenean beren jarduera akademikoarekin lotuak egon behar dute.

d) Doktoretza-tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan defendatu ez izana.

28.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte erregistroetan, egoitza elektronikoaren bidez edo 4. oinarrian ezarritako beste edozein modutan, modu presentzialean nahiz telematikoki:

a) Eskabide inprimaki normalizatua, behar bezala betea eta eskatzaileak sinatua. Eskabidean zehatz adieraziko da zer institutu edo zentrotarako eskatzen den laguntza, eta bertan gainbegiralearen datuak eta sinadura agertuko dira.

b) Eskatzailearen azken 5 urteetako curriculum vitae laburtua, emandako ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktore titulua.

e) Talde hartzailearen azken 5 urteetako historia zientifiko-teknikoa, emandako ereduaren araberakoa eta adierazitako luzera errespetatuz.

f) Gutxienez ere bi urteko doktoretza ondoko esperientziaren egiaztagiria: kontratuak edo egonaldiak.

g) Laguntza eskatzen den egunean duen loturaren egiaztagiria.

h) % 33ko desgaitasun maila edo handik gorakoa dutenentzako kupoaren bidez sartzen direnen kasuan, horren egiaztagiria.

Izangaiek aurkeztu beharreko eredu eta inprimaki guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dira.

Ebaluazio Batzordeak beharrezkotzat jotzen badu, curriculum vitae laburtuan adierazitako merezimenduak egiaztatzeko eskatuko du.

29.–Izangaien hautaketa.

Laguntza bat emanen da ikerketa-institutu bakoitzerako, eta beste bat Navarrabiomederako. Laguntzaren bat eman gabe geldituz gero, berresleipena egiten ahalko da, D’Hondt sistemari jarraikiz, erreserban diren eskaeren arabera.

6. oinarrian jasotako Ebaluazio Batzordeak hautatuko ditu izangaiak, deialdi honen III. eranskinean adierazitako baremoaren arabera.

30.–María Zambrano laguntzaren baldintzak.

Laguntza hauek formalizatzeko erabiliko diren lan kontratuek Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22. edo 23. artikuluari jarraituko diote. Lanaldi osokoak izanen dira eta 12 hilabete iraunen dute.

Baldin eta onuraduna lehenago ere kontratatuta egon bada Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko Legearen 22. artikuluko modalitatean, deialdi honen ondoriozko kontratuaren eta modalitate bereko aurretiazko kontratuen iraupen metatua ezin izanen da 5 urtetik gorakoa izan.

Dena dela, salbuespen gisa, eta laguntza hauen jatorria aintzat hartuz, modalitate honetan zuzeneko laguntza ematerik ba ote dagoen aztertuko da.

Laguntzaren zenbatekoa honela banatuko da:

–3.500 euro-ko laguntza lekualdatze gastuetarako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi ondoren ordainduko da zenbateko hori, lehen hileko soldatarekin batera. Laguntzen esleipendunek zuzkidura hori erabiliko dute gaixotasun eta istripu aseguru bat kontratatzeko, beharrezkotzat jotzen badute edo ikastegi hartzaileko egonaldirako nahitaezkoa bada.

–4.000 euro-ko zuzkidura hilean. Hileko zuzkidura horrek barne hartzen ditu Gizarte Segurantzako soldata gordinaren eta enpresa-kuotaren kostuak, unibertsitateak ordaindu beharrekoak. Onuradunek 36.520 euro-ko soldata gordina jasoko dute urtean, legezko aldaketei loturik betiere.

31.–María Zambrano laguntzen etendura.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legea Orokorraren Testu Bategina onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez. Nolanahi ere, kontratua, gehienez ere, 2024ko abenduaren 31ra arte luzatzen ahalko da.

32.–Irakaslanetako lankidetzak.

32.1.–Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, prestakuntzarako xedez, betiere laguntzaren gainbegiralea eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean hirurogei ordu har ditzake gehienez lankidetza horrek.

32.2.–Baimen hori eskatu beharko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileen lankidetza arautzen duen prozedurari jarraikiz –Gobernu Kontseiluak 2018ko maiatzaren 30ean hartutako erabaki batez onetsi zuen prozedura hori–.

33.–Jarraipen txostenak.

33.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoan egonaldiaren seigarren hilabetea bukatu eta handik 10 egun naturaleko epean, egindako jarduerari buruzko txosten bat aurkeztu behar da Ikerketa Zerbitzuan.

33.2.–Egonaldia bukatu eta handik hilabeteko epean, jarduketaren azken txosten edo memoria aurkeztu beharko da. Azken txosten horretan, onuradunak egindako jardueren memoria sartuko da, baita xedeko unibertsitate edo ikerketa-zentroak emandako egiaztagiriak ere, egonaldiaren datak justifikatzearren.

I. ERANSKINA

Margarita Salas laguntzen balorazio irizpideak

A.–Izangaiaren curriculum vitae laburtua, 50 puntu gehienez.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

A.1.–Nazioarteko aipamena duen tesia lortzea bikain cum laude kalifikazioarekin (25 puntu).

A.2.–Argitalpenak:

A.2.a.–A motako argitalpenak (20 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q1 edo Q2), Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuetan, monografia juridikoa, liburua entzute handiko argitaletxe batean.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuak: Dialneten A sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo CARHUSen A edo B sailkapena dutenak.

Monografia juridikoa, CNEAIk ezarritako irizpideak betez.

Izen handiko argitaletxea:

• Giza eta Gizarte Zientziak: SPI rankingak (http://ilia.cchs.csic.es/SPI/). Nazioarteko sailkapeneko lehenbiziko 10ak eta nazionaleko lehenbiziko 7ak dagozkion arlo edo diziplinetarako (16).

• Ingeniaritza eta Teknologia eta Zientziak: Bipublishers rankinga (http://bipublishers.es). Lehenbiziko 10en zerrenda dagozkion diziplinetarako (ingeniaritza eta teknologiako 4 eta zientzietako 12). PBK adierazlearen arabera ordenatutako rankingak.

A.2.b.–B motako argitalpenak (10 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q3 edo Q4), eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionaletan, datu-base ezagunetan (CINDOC, INREC, DIRSEC...) jasotako aldizkari nazionaletan, liburuetako kapituluak entzute handiko argitaletxe batean, eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkarietan.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionalak: Dialneten B sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo Latindexen jasota dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak: 14.–Argitalpen kontseiluko kideak, kanpoko 21 ebaluatzaile eta 23 argitalpen irekiera.

Izen handiko argitaletxeetako liburuetako kapituluak: liburuetarako irizpide berberak.

Eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkariak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako atzerriko aldizkariak (Espainiatik kanpokoak).

A.1.c.–C motako argitalpenak (5 puntu argitalpen edo kolaborazio bakoitzeko) kongresuetarako gainerako argitalpen eta kolaborazioak.

A.3.–Ikerketa-proiektuak:

–30 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Esparru Programako proiektuan (EB) parte hartzeagatik.

–25 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Europako beste proiektu batzuetan parte hartzeagatik.

–20 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, proiektu nazionalean parte hartzeagatik.

–15 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, eskualdeko proiektuetan edo 83. artikuluko kontratuetan parte hartzeagatik (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan).

A. 4.–Gaztelaniazko besteko hizkuntzak.

–C2 ziurtagiria edo baliokidea (25 puntu hizkuntza bakoitzeko).

–C1 ziurtagiria edo baliokidea (20 puntu hizkuntza bakoitzeko).

–B2 ziurtagiria edo baliokidea (15 puntu hizkuntza bakoitzeko).

B.–Talde hartzailearen historial zientifiko-teknikoa, 30 puntu gehienez.

B.1.–Tutoreak talde hartzailean izan duen produkzio zientifikoa 2016ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkezteko epea bukatu arte (4 puntu A.2 apartatuan zehaztutako “A motako argitalpen” bakoitzeko).

B.2.–Tutoreak talde hartzailean erakutsitako prestakuntza-gaitasuna 2016ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkezteko epea bukatu arte (7 puntu talde hartzailearen tutoreak defendatutako eta gidatutako tesi bakoitzeko).

C.–Garatu beharreko jardueren justifikazio memoria, 20 puntu gehienez.

C.1.–Nolako eragina izanen duen izangaiaren irakasle eta ikertzaile ibilbidean aurrera egiteko, ongi zehaztuta zein diren pertsona eskatzaileak eta ikastegi hartzaileak eskuratuko dituzten ezagutza berria, ikerketa-lerro berriak edo/eta hobekuntza metodologikoak (15 puntu gehienez).

C.2.–Memoria zenbateraino den egokia izangaiaren CVaren ikerketa-lerroetarako eta talde hartzailearentzat (10 puntu gehienez).

Margarita Salas izeneko laguntzak lortu ahal izateko, gutxienez 80 puntu izan beharra dago 3 atalak batuta.

Ebazterakoan, berdinketarik baldin badago, “A motako argitalpen” gehien duten izangaiak lehenetsiko dira. Horrela ere berdinketarik baldin badago, justifikazio memoriaren arabera laguntzaz nor baliatzen den goizenez, horixe lehenetsiko da. Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, azken 5 urteetan A motako argitalpen gehien duen tutorearen talde hartzaileak izanen du lehentasuna. Horrela ere berdinketa desegiten ez bada, C.1 apartatuan puntuazio handiena duen eskaerari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak irauten badu horrela ere, zozketa eginen da berdin dauden eskaeren artean.

II. ERANSKINA

Birkualifikatzeko laguntzen balorazio irizpideak

A.–Izangaiaren curriculum vitae laburtua, 50 puntu gehienez.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu. Azken bost urteetan egindako jarduerak hartuko dira aintzat, hots, 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epemugara bitarte egindakoak.

Merezimenduak zenbatzerakoan, urtebete zabalduko da seme edo alaba bakoitzeko –ume bat jaio bada, adopzioan hartu bada edo adoptatu edo modu iraunkorrean familian hartu nahian etxean onartu bada–, betiere jaioteguna edo, bestela, ebazpen judizial edo administratiboaren data 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epemugara bitartean badago.

A.1.–Argitalpenak:

A.1.a.–A motako argitalpenak (10 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q1 edo Q2), Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuetan, monografia juridikoa, liburua entzute handiko argitaletxe batean.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuak: Dialneten A sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo CARHUSen A edo B sailkapena dutenak.

Monografia juridikoa, CNEAIk ezarritako irizpideak betez.

Izen handiko argitaletxea:

• Giza eta Gizarte Zientziak: SPI rankingak (http://ilia.cchs.csic.es/SPI/). Nazioarteko sailkapeneko lehenbiziko 10ak eta nazionaleko lehenbiziko 7ak dagozkion arlo edo diziplinetarako (16).

• Ingeniaritza eta Teknologia eta Zientziak: Bipublishers rankinga (http://bipublishers.es). Lehenbiziko 10en zerrenda dagozkion diziplinetarako (ingeniaritza eta teknologiako 4 eta zientzietako 12). PBK adierazlearen arabera ordenatutako rankingak.

A.2.b.–B motako argitalpenak (5 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q3 edo Q4), eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionaletan, datu-base ezagunetan (CINDOC, INREC, DIRSEC...) jasotako aldizkari nazionaletan, liburuetako kapituluak entzute handiko argitaletxe batean, eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkarietan.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionalak: Dialneten B sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo Latindexen jasota dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak: 14.–Argitalpen kontseiluko kideak, kanpoko 21 ebaluatzaile eta 23 argitalpen irekiera.

Izen handiko argitaletxeetako liburuetako kapituluak: liburuetarako irizpide berberak.

Eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkariak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako atzerriko aldizkariak (Espainiatik kanpokoak).

A.1.c.–C motako argitalpenak (2 puntu argitalpen edo kolaborazio bakoitzeko) kongresuetarako gainerako argitalpen eta kolaborazioak.

A.2.–Ikerketa-proiektuak:

–20 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Esparru Programako proiektuan (EB) ikertzaile nagusia (INa) izanez gero.

–15 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, Europako beste proiektu batzuetan INa izanez gero.

–10 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, proiektu nazionaleko INa izanez gero.

–6 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, INa izanez gero eskualdeko proiektuetan, NUPeko ikertzaile gazteen proiektuetan edo 83. artikuluko kontratuetan (sinatutako kontratuan jasotako iraupena hartuko da kontuan).

–Arestian urteko aipatutako puntuen erdiak, edo parte proportzionala, ikertzaile-lanean aritzeagatik baina INa izan gabe, proiektu motetako bakoitzean.

A.3.–Gidatutako tesiak:

–30 puntu, gidatutako eta defendatutako tesi bakoitzeko, nazioarteko aipamena badu (beste norbaitekin batera gidatua bada, 15 puntu).

–20 puntu, gidatutako eta defendatutako tesi bakoitzeko, nazioarteko aipamenik ez badu (beste norbaitekin batera gidatua bada, 10 puntu).

A.4.–Kudeaketa akademikoa:

–12 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: Errektorea, errektoreordea, idazkari nagusia, dekanoa, eskolako zuzendaria, EDONAko zuzendaria edo saileko zuzendaria.

–6 puntu urte bakoitzeko, edo parte proportzionala, lagun bakarreko kargu hauetako bakoitzagatik: arloko zuzendaria, ikerketa-institutuko zuzendaria, saileko zuzendariordea, saileko, eskolako edo fakultateko idazkaria, eskolako edo fakultateko zuzendariordea.

B.–Talde hartzailearen historial zientifiko-teknikoa, 30 puntu gehienez.

B.1.–Egonaldiaren koordinatzaileak talde hartzailean izan duen produkzio zientifikoa 2016ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkezteko gutxieneko epea bukatu arte (4 puntu A.2 apartatuan zehaztutako “A motako argitalpen” bakoitzeko).

B.2.–Egonaldiaren koordinatzaileak talde hartzailean erakutsitako prestakuntza-gaitasuna 2016ko urtarrilaren 1etik eskaera aurkezteko epea bukatu arte (7 puntu talde hartzailearen tutoreak defendatutako eta gidatutako tesi bakoitzeko).

C.–Justifikazio memoria, 20 puntu gehienez.

C.1.–Egonaldiak nolako eragina izanen duen izangaiarengan eta bere jatorrizko unibertsitateko ikerketa-taldean irakaskuntzari, ikerketari eta ezagutzaren transferentziari dagokienez. Zehaztuko da nolako aukera ematen duen pertsona eskatzaileari eta NUPeko jatorrizko unibertsitateko ikerketa-taldeari ezagutza berria, ikerketa-lerro berriak eta/edo hobekuntza metodologikoak eskaintzeko (15 puntu gehienez).

C.2.–Memoria zenbateraino den egokia izangaiaren CVaren ikerketa-lerroetarako eta talde hartzailearentzat (10 puntu gehienez).

Ebazterakoan, berdinketarik baldin badago, “A motako argitalpen” gehien duten izangaiak lehenetsiko dira. Horrela ere berdinketarik baldin badago, justifikazio memoriaren arabera laguntzaz nor baliatzen den goizenez, horixe lehenetsiko da. Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, azken 5 urteetan “A motako argitalpen” gehien duen egonaldiaren koordinatzailearen talde hartzaileak izanen du lehentasuna. Horrela ere berdinketa desegiten ez bada, C.1 apartatuan puntuazio handiena duen eskaerari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak irauten badu horrela ere, zozketa eginen da berdin dauden eskaeren artean.

III. ERANSKINA

María Zambrano laguntzen balorazio irizpideak

Balorazioa eginen da laguntzaren eskaeraren xede den Ikerketa Institutuaren edo Navarrabiomed zentroaren ikerketa-lerro bakoitzari zenbateraino egokitzen zaion aintzat hartuta.

A.–Izangaiaren curriculum vitae laburtua, 2016tik urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epemugara bitartekoa, 50 puntu gehienez.

Merezimenduak zenbatzerakoan, urtebete zabalduko da seme edo alaba bakoitzeko -ume bat jaio bada, adopzioan hartu bada edo adoptatu edo modu iraunkorrean familian hartu nahian etxean onartu bada-, betiere jaioteguna edo, bestela, ebazpen judizial edo administratiboaren data 2016ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epemugara bitartean badago.

A.1.–Tesien zuzendari izateagatik (10 puntu).

A.2.–Argitalpenak:

A.2.a.–A motako argitalpenak (10 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q1 edo Q2), Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuetan, monografia juridikoa, liburua entzute handiko argitaletxe batean.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Gizarte Zientzietako nazioarteko aldizkari espezializatuak: Dialneten A sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo CARHUSen A edo B sailkapena dutenak.

Monografia juridikoa, CNEAIk ezarritako irizpideak betez.

Izen handiko argitaletxea:

• Giza eta Gizarte Zientziak: SPI rankingak (http://ilia.cchs.csic.es/SPI/). Nazioarteko sailkapeneko lehenbiziko 10ak eta nazionaleko lehenbiziko 7ak dagozkion arlo edo diziplinetarako (16).

• Ingeniaritza eta Teknologia eta Zientziak: Bipublishers rankinga (http://bipublishers.es). Lehenbiziko 10en zerrenda dagozkion diziplinetarako (ingeniaritza eta teknologiako 4 eta zientzietako 12). PBK adierazlearen arabera ordenatutako rankingak.

A.2.b.–B motako argitalpenak (5 puntu argitalpen bakoitzeko): JCRko argitalpenagatik (Q3 edo Q4), eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionaletan, datu-base ezagunetan (CINDOC, INREC, DIRSEC...) jasotako aldizkari nazionaletan, liburuetako kapituluak entzute handiko argitaletxe batean, eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkarietan.

JCRko argitalpena: eragin-faktorea kontsultatzeko FECYTen tresna erabiliko da.

Eragin-adierazlea duten Gizarte Zientzietako aldizkari nazionalak: Dialneten B sailkapena dutenak (aldizkari zientifikoen sailkapen integratua) edo Latindexen jasota dauden eta baldintza hauek betetzen dituztenak: 14.–Argitalpen kontseiluko kideak, kanpoko 21 ebaluatzaile eta 23 argitalpen irekiera.

Izen handiko argitaletxeetako liburuetako kapituluak: liburuetarako irizpide berberak.

Eragin-adierazlerik ez duten Ekonomia eta Enpresa Zientzietako nazioarteko aldizkariak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako atzerriko aldizkariak (Espainiatik kanpokoak).

B.–Talde hartzailearen historial zientifiko-teknikoa, 2016tik urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epemugara bitartekoa, 30 puntu gehienez.

Merezimenduak zenbatzerakoan, urtebete zabalduko da seme edo alaba bakoitzeko –ume bat jaio bada, adopzioan hartu bada edo adoptatu edo modu iraunkorrean familian hartu nahian etxean hartu bada–, betiere jaioteguna edo, bestela, ebazpen judizial edo administratiboaren data 2016ko urtarrilaren 1etik 2021eko uztailaren 30era bitartean badago.

B.1.–Tutoreak talde hartzailean azken bost urteetan izan duen produkzio zientifikoa (55 puntu A.2 apartatuan zehaztutako “A motako argitalpen” bakoitzeko).

B.2.–Tutoreak talde hartzailean azken bost urteetan erakutsitako prestakuntza-gaitasuna (10 puntu talde hartzailearen tutoreak defendatutako eta gidatutako tesi bakoitzeko).

C.–Justifikazio memoria, 30 puntu gehienez.

C.1.–Espero den eragina. Ikastegi hartzailean ezagutza berria, ikerketa-lerro berriak eta/edo hobekuntza metodologikoak eransteko potentziala (15 puntu gehienez).

C.2.–Eskatzailea zenbateraino den egokia talde hartzailearen ikerketa-premietarako eta ezagutzaren transferentziarako (10 puntu gehienez).

Ebazterakoan, berdinketarik baldin badago, “A motako argitalpen” gehien duten izangaiak lehenetsiko dira. Horrela ere berdinketarik baldin badago, justifikazio memoriaren arabera laguntzaz nor baliatzen den goizenez, horixe lehenetsiko da. Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, azken 5 urteetan “A motako argitalpen” gehien duen tutorearen talde hartzaileak izanen du lehentasuna. Horrela ere berdinketa desegiten ez bada, C.1 apartatuan puntuazio handiena duen eskaerari emanen zaio lehentasuna. Berdinketak irauten badu horrela ere, zozketa eginen da berdin dauden eskaeren artean.

Iragarkiaren kodea: F2111047