170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

126/2021 EBAZPENA, 2021eko ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdia onesten duena “Nafarroako toki entitateei ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko 2021ean”. DDBN identifikazioa: 571685.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duen apirilaren 4ko 4/2014 Foru Legearen 51. artikuluak ezartzen du zer jarduketa egiteko den beharrezkoa ehiza-barrutiek zaintza sistema bat izatea, barrutiaren kudeatzaileek jarri beharko dutena. Era berean, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko 17/2005 Foru Legearen 52. artikuluak (ehiza sustatzeko neurriak) ezartzen du Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.

Ehizaren jasangarritasunerako ezinbesteko tresna da ehizazaina, bereziki Nafarroa bezalako kasuetan, non ehiza jarduera basa faunako populazioetan oinarritzen baita. Ehizazainei eskatzen zaien prestakuntzak, barnean direla ekosistemei eta basa faunari buruzko ezagupenak, bermatu behar du titularrek egiten duten ehizaren kudeaketak babes teknikoa duela.

Deialdia toki entitateen interesekoa dela kontuan hartuta, beharrezkotzat jo da toki entitateek ehizazainak kontratatzeagatik dituzten gastuak finantzatzera bideratutako laguntza lerro bat ezartzea. Ehizazainek 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte egiten dituzten zerbitzu profesionalengatik emanen da laguntza.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea toki entitateei 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arteko aldirako ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak.

2. Onestea toki entitateei 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arteko aldirako ehizazainak kontratatzeko laguntzak emateko deialdia.

3. 100.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastu-aurrekontuko “Toki entitateentzako laguntzak ehiza-baliabideen kudeaketarako” izeneko 740002 74200 4609 456307 partidaren kargura, toki entitateek ehizazainak kontratatzeagatik dituzten gastuei erantzuteko.

4. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea ezen deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

6. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hura jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko ekainaren 22an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Nafarroako toki entitateek ehizazainak kontratatzeko laguntzen oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Nafarroako toki entitateek, ehiza-barrutiaren kudeaketaren ardura izan ala ez, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra arte ehizazainak kontratatzeagatik dituzten gastuen zati bat ordaintzeko dirulaguntzak arautzea.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Ehizazainak kontratatzeko laguntzek helburu dute udal-mugarteetan edo ehiza-barrutietan ehizazainak era iraunkorrean egotea, ehiza baliabideen zaintza, jarraipen, kudeaketa eta mantentze lanekin loturiko zereginetan.

3. oinarria.–Onuradunak.

Laguntzen onuradun izateko, Nafarroako toki entitateek baldintza hauek betetzen dituen ehizazaina izan behar dute: Nafarroako ehizazain titulua izatea, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduarekin bat, edo titulu hori eskuratzeko prozesuan egotea; eta desgaiturik ez egotea ehizarekin lotutako jarduerak betetzeko.

4. oinarria.–Eskaerak onartzeko irizpideak.

Eskaerak tramitera onartuak izateko, toki erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea. Eskaeran sartutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da hori.

4.2. Egunean izatea zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, interesdunari jakinarazten zaio ezen eskaeran baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak dirulaguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

4.3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekiko zorrik ez izatea.

4.4. Ehizan aritzeko zehapenik ez izatea eskabidea aurkeztean.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra arte ehizazain lanean arituko den langilearen kontratazioak eragindako gastuak (soldata gordina), baldin eta toki entitateetako plantilla organikoko langileak ez badira.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

6.1. Aipatu eperako soldata gordinaren %50, gehienez ere10.000 euroko dirulaguntza kontratatutako ehizazain bakoitzeko.

6.2. Kontratua urtean ordu kopuru jakin bateko zerbitzuak ematekoa baldin bada, diruz lagunduko den kopurua izanen da deialdian ezarritako aldiari dagokion kontratuan agertzen den zenbatekoaren %50 (BEZa kanpo), gehienez ere 10.000 euroko dirulaguntza kontratatutako ehizazain bakoitzeko.

6.3. Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

7.1. Eskaerak aurkeztea:

7.1.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eduki beharko da, zeina 17. oinarrian ezarritako moduan lortzen ahal den.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, ez-aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

7.1.1. Eskabidea harturik, oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskabideak ez baditu eskatzen diren baldintzak betetzen, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere 10 egun naturaleko epean zuzendu ditzala, eta ohartaraziko ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta halaxe jakinaraziko zaio.

7.2. Eskatzen den dokumentazioa:

7.2.1. Ehizazainak kontratatzeko laguntzaren eskabidea (II. eranskina).

7.2.2. Egin beharreko lanak xehe-xehe azalduko dituen kontratua.

7.2.3. Kasua bada, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, frogatzen duena ehiza-barrutiaren aprobetxamendutik lortutako diru-sarreren %25 baino gehiago inbertitu dela animalien populazio edo habitatak hobetzeko, kalteak prebenitzeko edo barrutiaren zaintza kontratatzeko. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen lehentasun irizpideen 2. atalean.

7.2.4. Kasua bada, toki entitateko idazkariaren ziurtagiria, herri-lurrak ehiza habitata hobetzeko asmoz laga direla frogatzen duena. Ziurtagiria aurkeztu ezean, ez da punturik emanen lehentasun irizpideen 3. atalean.

7.2.5. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, dirulaguntza eskaerarekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskaera aurkeztu beharko du, behar bezala betea eta sinatua.

7.2.6. Toki entitatearen ziurtagiria, egiaztatzen duena dirulaguntzaren zenbateko osoa ehizazainaren kontratazio gastua finantzatzera bideratu dela, gastuen eta diru-sarreren kontuetan ageri den moduan.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko lehentasun irizpideak.

8.1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek.

8.2. Aplikatuko diren lehentasun irizpideak:

8.2.1. Eskabideak ordenan jarriko dira, balorazio irizpideak aplikatuz emandako puntuen arabera:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza-barrutia kudeatzeko ardura duten toki entitateak

35

2

Azken bost urteetan ehizaren ondoriozko diru-sarreren %25 baino gehiago inbertitu dutela frogatzen duten toki entitateak (inbertsioak konputagarria behar du izan, Ehizaren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz)

20

3

Herri-lurrak ehiza-habitata hobetzeko asmoz laga direla frogatzen duten toki entitateak

20

4

Ehiza espezieek (bereziki untxiek eta/edo basurdeek) sortzen dituzten kalteei dagokienez bereziki kalteberak diren toki entitateak. Zerrenda zehaztua III. eranskinean dago.

15

5

Laguntzen deialdi hau egin aurretik ehizazaina duten toki entitateak.

10

8.2.2. Puntuazio bera lortzen duten eskaeren kasuan, toki entitatearen azaleraren irizpidea aplikatuko da (azalera txikiena duenak lehentasuna izanen du).

8.2.3. Dirulaguntza hartu ahal izateko gutxienez ere 10 puntu lortu beharko dira.

8.2.4. Lehentasun hurrenkera horren arabera esleituko da dagoen aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.

9. oinarria.–Instrukzio organoa.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari dagokio neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa.

10. oinarria.–Balorazio Batzordea.

10.1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabete baino gutxiagoko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

10.2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:

–Batzordeburua: Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Lehen batzordekidea: Ehiza Ataleko burua.

–Bigarren batzordekidea: Basoak Kudeatzeko Ataleko burua.

–Idazkaria: Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Administrazio Laguntzako Bulegoko administraria.

10.3. Batzordeko kide bakoitzak Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko beste teknikari baten esku utz dezake bere ordezkaritza.

11. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

11.1. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiari igorriko dio.

11.2. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

11.3. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta bat etorriz arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunekin.

11.4. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

12. oinarria.–Ebazpena.

12.1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

12.2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

12.3. Dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da ebazpenean, eta espresuki adieraziko da zein eskaera ezetsi diren, halakorik baldin bada.

12.4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

12.5. Eskaera ezetsi dela ulertuko da baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epean.

13. oinarria.–Eskabideak aldatzea.

Ez da aldaketarik onartuko aurkeztutako eskabideetan.

14. oinarria.–Ordainketa eskabidea: Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa.

Frogagiriak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 8a izanen da. Onuradunek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari zuzenduta. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Ehizazaina lan kontratu bidez kontratatu bada, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte luzatutako nomina guztien fotokopiak edo soldata gordinaren zenbatekoa kobratu dela adierazten duten beste agiri ofizial batzuen fotokopiak.

–Ehizazaina zerbitzuak emateko kontratu bidez kontratatu bada, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte luzatutako jatorrizko fakturak, edo haien fotokopiak. Egindako gastua ordaindu dela frogatzearren, bankuetako frogagiriak erantsi beharko zaizkie ordainagiriei.

15. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumeneko zuzendari nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

16.1. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

16.2. Lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntza batzuen berri eman beharko zaio organo emaileari.

16.3. Dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

16.4. Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, berriz ere zehazten ahalko da emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

16.5. Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen entitate onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako inguruabarretan dauden onuradunek foru dekretu horren 4. artikuluan aipatutako informazioa jakinarazi beharko dute hilabeteko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik hasita, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Gardentasun betebeharrak bete ezean, esleitutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da.

17. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

17.1. Laguntza-eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

17.2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GEH).

17.3. Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

18. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Deialdi honen dirulaguntzak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoak nahiz atzerrikoak izan, emandako beste laguntza batzuekin.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Aurreko paragrafoan ezarritako ondorioetarako, baldin onuradunak helburu horrexetarako beste dirulaguntzaren bat jasotzen badu, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluaren d) letran xedaturikoarekin bat. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ere langabezian dauden pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak ematen ditu, interes orokorreko edo sozialeko lanak eta zerbitzuak egiteko. Hala, entitate onuradunak zehaztu beharko du laguntza horiek eskatu dituen edo eman dizkioten. Gainera, laguntza horiek eta deialdi honetakoak langile berak kontratatzeko erabili nahi badira, datu hauek zehaztu beharko dira: langile horien izenak, IFZ, laguntza zer kontratazio alditarako eskatu den eta dirulaguntzaren zenbatekoa, baldin ordurako badaki.

19. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (http://www.navarra.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. eranskina

Eskabidea (DOC).

III. ERANSKINA

Untxiek eta/edo basurdeek kalteak sortzeko arrisku handiena duten udalen zerrenda

Ablitas

Andosilla

Agoitz

Los Arcos

Arguedas

Arroitz

Azagra

Errege Bardearen Komunitatea

Barillas

Buñuel

Cabanillas

Cadreita

Caparroso

Cárcar

Cascante

Castejón

Cintruénigo

Corella

Cortes

Eneritz

Ezkabarte

Faltzes

Fitero

Fontellas

Funes

Fustiñana

Larraga

Legarda

Leotz

Lodosa

Longida

Mélida

Mendabia

Mendigorria

Monteagudo

Murchante

Obanos

Erriberri

Azkoien

Pitillas

Gares

Ribaforada

San Adrián

Sartaguda

Sesma

Tutera

Tulebras

Urraulgoiti

Uterga

Valtierra

Viana

Iragarkiaren kodea: F2110164