170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

348/2021 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 1.896.915,41 euroko kreditu gehigarri bat industriako ETE-ek inbertsioak egiteko laguntzen 2021eko deialdian. DDBN identifikazioa: 551139.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 79/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen industriako ETE-en inbertsioetarako laguntzen 2021eko deialdia (2021eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 22koa).

Ebazpen horretan 10.000.000 euroko gastua baimendu zen, “Industrian inbertitzeko dirulaguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE” izeneko 810007 81210 7701 422206 partidaren kargura. Orobat, 6.000.000 euroko zenbateko gehigarria finkatzen zen gehienez. Zenbateko hori dirulaguntzei aplikatzeko, ez zen beste deialdi bat egin beharko.

Kontuan izanik industriako ETE-en inbertsioetarako laguntzen 2018ko eta 2019ko deialdietan (horien gastua baimendu zen “Industrian inbertitzeko dirulaguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE” izeneko 810007 81210 7701 422206 partidaren kargura) likidatu diren betebeharrak emandako dirulaguntza baino txikiagoak izan direla, bidezkoa da 1.896.915,41 euroko kreditu gehigarria baimentzea 2021eko deialdian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 1.896.915,41 euroko kreditu gehigarri bat industriako ETE-ek inbertsioak egiteko laguntzen 2021eko deialdian, 2021eko gastuen aurrekontuko “Suspertu plana. Industrian inbertitzeko dirulaguntzak. Nafarroako 2014-2020 EGEF PE” izeneko 810007 81210 7701 422206 partidaren kargura.

Zenbateko hori E-15/000114-01 PEP elementuaren kargura kontabilizatuko da, eta aldaketak izan ditzake, EGEFen (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) kofinantzaketarik gabe ematen diren laguntzen arabera.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko uztailaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2110728