170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

27E/2021 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari. Espedientea Iturissa Alojamientos SLk sustatu du, eta hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluei eragiten die.

Hirigintza antolamenduko tresna honek antolamendu xehatuko zenbait determinazio aldatzen ditu Aurizberriko (Erroibar) industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruan; haiek tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 45.5 artikuluarekin bat etorriz (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Aldaketaren xedea da ahalbidetzea instalazioak jartzea eraikinen fatxada nagusiaren eta bide publikoaren artean dagoen espazio libre pribatuan, betiere beste alternatibarik ez badago eta haien ezarpena justifikatua badago jardueraren produkzio prozesuari lotutako beharrengatik. Horretarako, Udalez gaindiko Plan Sektorialean jasotako hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluak aldatzen dira.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak 2021eko maiatzaren 20an egindako txostenean ondorioztatzen du ezen, UPSaren aldaketaren ezaugarriak ikusirik, jarduketa hori ez dagoela ingurumen ebaluazio estrategikoen aplikazio eremuaren barruan, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2021eko ekainaren 2ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera ematea Aurizberrin (Erroibarko udal mugartea) dagoen Urrobiko industrialdearen Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientearen tramitazioari. Espedientea Iturissa Alojamientos SLk sustatu du, eta hirigintzako arauen 9. eta 13. artikuluei eragiten die.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hilabete iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, 31005 Iruña), eta epe horretan idatziz nahi adina alegazio aurkezten ahal da.

Gainera, dokumentua Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webgunean kontsultatzen ahalko da, “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalean: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Erroibarko Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari eta espedientearen sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko ekainaren 23an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2110128