170. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

APARTEKO BERRIKUSPEN ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka jarritako aparteko berrikuspen errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Nerea Villafranca Bellido andreak aparteko berrikuspen errekurtso bat jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 18ko 92/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren lehiaketaldian, zeinak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi baitziren. Errekurtsoak honako espezialitate hauei eregiten die: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Esku-hartze Soziokomunitarioa (gaztelania) eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Komunitatearentzako Zerbitzuak (gaztelania).

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horietan interesdun guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2021eko uztailaren 14an.–Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola. (108/2019 Foru Agindua, azaroaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana).

Iragarkiaren kodea: F2111045