167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 1717. lurzatian. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2021eko ekainaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Mendabiako Udal Planeko 13. poligonoko 1717. katastro-lurzatian, Compuestos y Granzas SAk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2021eko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2110714