167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-A-8

Sebastian Tabar Lopezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

1. hargunea: Undues erreka-zuloan, ETRS89 UTM-30 koordenatuak X: 646.757 Y: 4.717.119.

2. hargunea: Colaso erreka-zuloan, ETRS89 UTM-30 koordenatuak X: 647.586 Y: 4.715.945

Hargunearen udalerria: Zangoza (Nafarroa).

Erabileraren xedea: ureztaketarako eta etxerako –edateko ez–.

Erabileraren tokia: Zangozako 7. poligonoko 887. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,005.

Gehieneko bolumena urtean: 88 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da Undues erreka-zuloko eta Colaso erreka-zuloko ezkerreko ertzetatik ura zuzenean hartzea, 1 l/s-ko aldiuneko gehieneko ur-emaria hartzen duen motoponpa baten bidez, 5 m³-ko edukierako tanga bat betetzeko eta handik 887. lurzatiraino garraiatzeko. Colaso erreka-zulotik urtean 6 hilabetez bideratuko da ura eta Undues erreka-zulotik urte osoan. 15 m³-ko barneko erregulazioa izanen da, tanga bidezkoa. Ura 0,2 hektarea ureztatzeko erabiliko da, baratzea eta fruta-arbolak, eta edatekoa ez den 4 pertsonarentzako hornidurarako.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Zaragozan, 2021eko ekainaren 10ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2109829