167. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herri-lurretako aprobetxamenduak enkante publikoan

Tafallako Udalak, 2021eko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Tafallako Udalaren Herri-larreak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan azaltzen diren hogeita bat bazkalekuetako herri-larreak esleitzeko prozedurari hasiera ematea, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez. Horretarako, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren oholean argitaratzen da, eta onuradunak izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adierazten zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozeduran onar ditzatela eskatzeko. Horretarako, aipatutako ordenantzaren 41. artikuluan agertzen diren agiriak aurkeztuko dira.

Argitara ematen da, interesdunek jakin dezaten.

Tafallan, 2021eko uztailaren 12an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2110978